Nire afizioetako bat da, batzuek badakizue: http://Azpitituluak.com
Pelikulak bertsio orijinalean ikusi, azpitituluekin, ahal bada euskarazkoekin. Aste honetan tutorial bat argitaratu da, oihartzun pixka bat izan du: http://sustatu.com/urtzai/1388672970 Badago interesa. Pentsatu dut osatzea 'marketing' lan hau ikastaro edo taller praktiko bat antolatuz. Eibarren, zapatu goiz batean, Gorostaballeko lokal jakin batean, 10.00-13.00 tartean edo. Otsail-martxoko zapatuak pentsatu dut, baina bat aukeratu behar. Afarimetroa bezala, hor dago, interesa izan dezaketenentzat, Doodle orria: http://doodle.com/hs7f577awfdfef64 *Zer izango da tailerra?* Nola jaitsi pelikulak. Nola lortu azpitituluak (euskarazkoak edo beste hizkuntza batzuetan), eta pelikulei lotu. Nola sortu euskarazko azpitituluak. Praktikoa izango da gainera: film bat ikastaroan bertan euskaratuko dugu. *Zer eroan behar da?* Ekarri portatila: Windows, Mac, Ubuntu; sistema guztietarako azalduko dugu, software egokiez hornituta irtengo zara, eta euskarazko pelikula txukunen selekzio bat egongo da eskuragarri, kopiatu nahi badituzu. Interesa baduzu, animatu, bete doodle-a http://doodle.com/hs7f577awfdfef64 eskerrik asko Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
