Iepa,

Intestesgarria deritzot. Atzo kuadrilan komentatu zuten gustauko zitzaiela
Twitter eta blog bat sortzeko ikastaro batean izen-ematea. 2x1 batera
animatuko? ;-)

Bestetik, kuadrilako batzuk Itzamna akademian, Bittor Sarasketan, egiten
dute lan, eta toki polita da horrelako ekimetarako baita. Eurak prest
egoten dira bestelako ikastaroak eskaintzeko eta komeni zaie marketing
apurtxo bat. :)

Ondo amaittu oporrak!

Ane



El sábado, 4 de enero de 2014, Luistxo Fernandez escribió:

> Nire afizioetako bat da, batzuek badakizue: http://Azpitituluak.com
>
> Pelikulak bertsio orijinalean ikusi, azpitituluekin, ahal bada
> euskarazkoekin.
>
> Aste honetan tutorial bat argitaratu da, oihartzun pixka bat izan du:
> http://sustatu.com/urtzai/1388672970 Badago interesa.
> Pentsatu dut osatzea 'marketing' lan hau ikastaro edo taller praktiko bat
> antolatuz. Eibarren, zapatu goiz batean, Gorostaballeko lokal jakin batean,
> 10.00-13.00 tartean edo.
>
> Otsail-martxoko zapatuak pentsatu dut, baina bat aukeratu behar.
> Afarimetroa bezala, hor dago, interesa izan dezaketenentzat, Doodle orria:
> http://doodle.com/hs7f577awfdfef64
>
> *Zer izango da tailerra?*
>
> Nola jaitsi pelikulak. Nola lortu azpitituluak (euskarazkoak edo beste
> hizkuntza batzuetan), eta pelikulei lotu. Nola sortu euskarazko
> azpitituluak. Praktikoa izango da gainera: film bat ikastaroan bertan
> euskaratuko dugu.
>
> *Zer eroan behar da?*
>
> Ekarri portatila: Windows, Mac, Ubuntu; sistema guztietarako azalduko
> dugu, software egokiez hornituta irtengo zara, eta euskarazko pelikula
> txukunen selekzio bat egongo da eskuragarri, kopiatu nahi badituzu.
> Interesa baduzu, animatu, bete doodle-a http://doodle.com/hs7f577awfdfef64
> eskerrik asko
> Luistxo
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to