Aupa Haritz, ongi etorri!

Material interesgarria eta jolas polita jarri diguzu baserriaren
kontuarekin.

Kezka dantza taldearen flickrrean baditugu Eibarko baserrietako zenbait
argazki. Arrate-ballekoak deskartatuta (nazionalen menpeko geratu ziren
gehienak, ez?) Gorosta, Mandiola eta Aginako argazkiei begira ibili naiz
batez ere:
http://www.flickr.com/photos/kezka/sets/72157613092402265/
http://www.flickr.com/photos/kezka/sets/72157623176250339/

Baina ez dut identifikatu. Egia esan, baserri asko berrituta daude, eta
nahikoa izaten da baserri bati estalpe bat egitea atarian zeharo
itxuraldatzeko. Bestalde, gure argazkiak ez dira street-view modukoak...
;-)

Dena den, ziur zaude Eibarkoa dela baserria? Esan nahi dut, MarkiƱa edo
Barinaga aldekoa ere izan liteke? Bestalde, badago aukerarik argazkia
iraulita egoteko?

oier.



2014/1/14 Haritz Rodriguez <[email protected]>

> Kaixo,
>
> Posta zerrenda honetako kide bilakatu baino lehen Luistxori bidali diot
> galdera, baina uste dut onena hemendik bideratzea dela.
>
> Lehenago Luistxok bidali duen nire amaren osaba apaizaren argazkien
> artikuluan baserri baten irudiak ageri dira.  Nik uste dut guztien artean
> identifikatu
> daitekeen kokaleku bakarrenetakoa dela.
>
> *Eskaeratxo bat:*
>
> Zuetako inork jakingo al du zein baserri den hori? Agazkiak Kalamuan edo
> Akondian ateratakoak direla esango nuke (Kajoitxurenak ere bertan
> ateratakoak dira) baina gustatuko litzaidake mapan zehatzago kokatzea.
>
> Ea zuetako inork laguntzerik duen. Zer esanik ez agertzen diren pertsonak
> ezagutzen badituzue...
>
> Asierrek ere bidali dut Eibarko baserrien inguruko liburu baten lotura.
> Eta aritu naiz hor begiratzen. Antzekotasun batzuk topatu ditut zenbait
> baserrirekin baina, nork daki...
>
>
> http://egoibarra.com/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/eibarko-basarrixak-dabid-arriolan-omenez
>
> Akaso lagungarri izan daiteke jakitea Kalamua eta Akondia inguruetan zein
> baserri dauden. Baina ez dakit asko ala gutxi izango ote diren...
>
> Baserriaren ikuspegi zabalena duen argazkia hauxe da:
>
> http://tokitan.tv/wp-content/uploads/2013/06/baserrian_en_el_caserio.jpg
>
> Tira, hortxe erronka polita.
>
> Ongi izan!
>
>
> --
> Haritz Rodriguez
> //m. (+34) 620 966 213
> //p. (+34) 943 900 870
> //com: www.blogonbrands.com | www.barkingblogs.com
> //blog: www.tokitan.tv | www.monokuloa.com
> //twitter: @blogonbrands <http://twitter.com/blogonbrands> | 
> @tokitan<http://twitter.com/tokitan>
> //adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa)
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to