Kaixo Oier!

Mila esker erantzuna eta informazioa bidaltzeagatik.

Egia esatea nahi baduzu, nik Eibarko geografiari buruz ezer gutxi dakit,
erdi eibartar izendatu nauzuen arren. ;)

Ez dakit ongi zergatik baina etxean Kalamua edo Akondian kokatu izan ditugu
argazkiak. Akaso Kajoitxurenak ere bertan kokatuak daudelako. Ez dakidana
da argazki hori hortik gertu ateratakoa ote den.

Erronka zaila da bai. Are gehiago kontuan izanda baserri asko berrituak
izango direla, diozun bezala.

Laburbilduz: Ez dakit ziur Eibarkoa ote den Baserria... Inguruetakoa izan
daiteke.

Eta iraulia dagoen ala ez ere ezin jakin (ez dauzkagu negatiboak). Baina
esango nuke ezetz. Izan ere, badago beste bat "Anzuola-Eibar" idatzita duen
kamioi batena, eta testua ongi irakur daitekeenez ez dago iraulia. Beraz,
sistematikoki behintzat ez zituen iraultzen errebelatzerakoan. Baia hori
ere ezin ziur esan.

Edonola ere, eskerrik asko guztiagatik!

Ongi izan!


2014/1/14 Oier Araolaza <[email protected]>

>
> Aupa Haritz, ongi etorri!
>
> Material interesgarria eta jolas polita jarri diguzu baserriaren
> kontuarekin.
>
> Kezka dantza taldearen flickrrean baditugu Eibarko baserrietako zenbait
> argazki. Arrate-ballekoak deskartatuta (nazionalen menpeko geratu ziren
> gehienak, ez?) Gorosta, Mandiola eta Aginako argazkiei begira ibili naiz
> batez ere:
> http://www.flickr.com/photos/kezka/sets/72157613092402265/
> http://www.flickr.com/photos/kezka/sets/72157623176250339/
>
> Baina ez dut identifikatu. Egia esan, baserri asko berrituta daude, eta
> nahikoa izaten da baserri bati estalpe bat egitea atarian zeharo
> itxuraldatzeko. Bestalde, gure argazkiak ez dira street-view modukoak...
> ;-)
>
> Dena den, ziur zaude Eibarkoa dela baserria? Esan nahi dut, MarkiƱa edo
> Barinaga aldekoa ere izan liteke? Bestalde, badago aukerarik argazkia
> iraulita egoteko?
>
> oier.
>
>
>
> 2014/1/14 Haritz Rodriguez <[email protected]>
>
>> Kaixo,
>>
>> Posta zerrenda honetako kide bilakatu baino lehen Luistxori bidali diot
>> galdera, baina uste dut onena hemendik bideratzea dela.
>>
>> Lehenago Luistxok bidali duen nire amaren osaba apaizaren argazkien
>> artikuluan baserri baten irudiak ageri dira.  Nik uste dut guztien artean
>> identifikatu
>> daitekeen kokaleku bakarrenetakoa dela.
>>
>> *Eskaeratxo bat:*
>>
>> Zuetako inork jakingo al du zein baserri den hori? Agazkiak Kalamuan edo
>> Akondian ateratakoak direla esango nuke (Kajoitxurenak ere bertan
>> ateratakoak dira) baina gustatuko litzaidake mapan zehatzago kokatzea.
>>
>> Ea zuetako inork laguntzerik duen. Zer esanik ez agertzen diren pertsonak
>> ezagutzen badituzue...
>>
>> Asierrek ere bidali dut Eibarko baserrien inguruko liburu baten lotura.
>> Eta aritu naiz hor begiratzen. Antzekotasun batzuk topatu ditut zenbait
>> baserrirekin baina, nork daki...
>>
>>
>> http://egoibarra.com/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/eibarko-basarrixak-dabid-arriolan-omenez
>>
>> Akaso lagungarri izan daiteke jakitea Kalamua eta Akondia inguruetan zein
>> baserri dauden. Baina ez dakit asko ala gutxi izango ote diren...
>>
>> Baserriaren ikuspegi zabalena duen argazkia hauxe da:
>>
>> http://tokitan.tv/wp-content/uploads/2013/06/baserrian_en_el_caserio.jpg
>>
>> Tira, hortxe erronka polita.
>>
>> Ongi izan!
>>
>>
>> --
>> Haritz Rodriguez
>> //m. (+34) 620 966 213
>> //p. (+34) 943 900 870
>> //com: www.blogonbrands.com | www.barkingblogs.com
>> //blog: www.tokitan.tv | www.monokuloa.com
>> //twitter: @blogonbrands <http://twitter.com/blogonbrands> | 
>> @tokitan<http://twitter.com/tokitan>
>> //adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa)
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Haritz Rodriguez
//m. (+34) 620 966 213
//p. (+34) 943 900 870
//com: www.blogonbrands.com | www.barkingblogs.com
//blog: www.tokitan.tv | www.monokuloa.com
//twitter: @blogonbrands <http://twitter.com/blogonbrands> |
@tokitan<http://twitter.com/tokitan>
//adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa)
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to