Mendicute eta Ane gazte azpikontratatutakoek oso afari goxua gertatu zozkuen 
Gari kapatazaren begiradapean: entsalada epela, odoloste eta txistorra, 
Gazteiztik zuzenean inportatutako arrautsafrijitu pintxoa eta tajada 
piperrekin. Postrerako gaztaia, menbria, gatzatua, mazedonia, izozkia eta 
Alicia Muñozen sanblasak. Ardaua, sagardaua eta koparen bat. Nahi izan zebanak 
baita zigarrotxoren bat be, zentzuz lagatzen baitdabe erretzen sozietate 
horretan. 

9ak pasatxo txikiteo frontea etorri zen: Oier A. Oier G, Imanol, Mendigreen, 
Serafin. Elena zuzenean sozietatera.

Elkarrizketa ona eta umore ona. Gustora. Gero kantuan eta baten bat baita 
baltseoan be. 

Ordu bi t'erdiak aldera biharamoneko beharraz akordatuta, bilera disolbatu egin 
zen, eta mozolo bakoitza bere olibondora. Denak ez, itxuraz gazteenak Ane, 
Mendicute eta Oier A Katun segittu zeben. Ez dakit kantuan ala zer. Hori beste 
kronika bat da, eta egin dezatela beraiek.

Bertaratutakoak nahikoa eta sobran izanda ondo pasatzeko, ausentzia guztiak 
igarri genduzen (inoren gainean gaizki esaka ibili ez). Baina guztien gainetik 
Leire bota genuen faltan. 

Nire proposamena: Leire, berba egiteko gaitasun osoa daukazunean, beste mitin 
bat egin behar dogu. Nahi dozuenean, Bergarako mendipuntako sozietatea 
eskaintzen dot.

Milesker denoi!

Elna


Date: Sat, 18 Jan 2014 10:41:05 +0100
From: [email protected]
To: [email protected]
Subject: [eibar] Afarixa

Egunon!
Oso ona atzoko afarixa, flipau ein neban X. Mendigurenen martxiakin! FaaanSSS!
Hurrengorako ondo lo einda, zuen erritmua aguantatzeko. Baina Katura juateko 
indarra etara genduan Oier Araolaza, Mendikute ta hirurok. :)

Ba hori, "que no decaiga" mundua dominatzeko asmuak! Ia gazte gehixau fitxatzen 
doguzen, ingou kanpainia. 
Ta ez ahaztu, asteburua momentu ideala da Txontatik pasatzekua. Erb Mon 
artistia bertan egongo da margotzen. Gaur zubiko hanka batian. 

Animau! 



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.             
                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to