Oso ondo egon zan dana: afarixa primerakua eta batta umoria be. Gaztiak Katun laga nittuan eta ni zuzenian etxera. Hurrengorako prest, baitta Bergarako mendipuntako soziedadera be. Leire zure jarduna bihar dogu.

Serafin

18/01/2014 11:54(e)an, elena laka(e)k idatzi zuen:
Mendicute eta Ane gazte azpikontratatutakoek oso afari goxua gertatu zozkuen Gari kapatazaren begiradapean: entsalada epela, odoloste eta txistorra, Gazteiztik zuzenean inportatutako arrautsafrijitu pintxoa eta tajada piperrekin. Postrerako gaztaia, menbria, gatzatua, mazedonia, izozkia eta Alicia Muñozen sanblasak. Ardaua, sagardaua eta koparen bat. Nahi izan zebanak baita zigarrotxoren bat be, zentzuz lagatzen baitdabe erretzen sozietate horretan.

9ak pasatxo txikiteo frontea etorri zen: Oier A. Oier G, Imanol, Mendigreen, Serafin. Elena zuzenean sozietatera.

Elkarrizketa ona eta umore ona. Gustora. Gero kantuan eta baten bat baita baltseoan be.

Ordu bi t'erdiak aldera biharamoneko beharraz akordatuta, bilera disolbatu egin zen, eta mozolo bakoitza bere olibondora. Denak ez, itxuraz gazteenak Ane, Mendicute eta Oier A Katun segittu zeben. Ez dakit kantuan ala zer. Hori beste kronika bat da, eta egin dezatela beraiek.

Bertaratutakoak nahikoa eta sobran izanda ondo pasatzeko, ausentzia guztiak igarri genduzen (inoren gainean gaizki esaka ibili ez). Baina guztien gainetik Leire bota genuen faltan.

Nire proposamena: Leire, berba egiteko gaitasun osoa daukazunean, beste mitin bat egin behar dogu. Nahi dozuenean, Bergarako mendipuntako sozietatea eskaintzen dot.

Milesker denoi!

Elna


------------------------------------------------------------------------
Date: Sat, 18 Jan 2014 10:41:05 +0100
From: [email protected]
To: [email protected]
Subject: [eibar] Afarixa

Egunon!

Oso ona atzoko afarixa, flipau ein neban X. Mendigurenen martxiakin! FaaanSSS!

Hurrengorako ondo lo einda, zuen erritmua aguantatzeko. Baina Katura juateko indarra etara genduan Oier Araolaza, Mendikute ta hirurok. :)

Ba hori, "que no decaiga" mundua dominatzeko asmuak! Ia gazte gehixau fitxatzen doguzen, ingou kanpainia.

Ta ez ahaztu, asteburua momentu ideala da Txontatik pasatzekua. Erb Mon artistia bertan egongo da margotzen. Gaur zubiko hanka batian.

Animau!



_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to