Zuberoako Sü Azia elkartea bere audio funtsak sareratzen hasi da eta horien
artean 1959an Eibarren jokatutako Bertso Txapeleketa Nagusiren grabazioak
daude.

Gaur argitaratu dugu albistea dantzan.com-en, maskaraden inguruko audio
interesgarriak baitaude bertan:
http://www.dantzan.com/albisteak/suazia-entzuteko-funtsak

Grabazio gehienak Zuberoan bertan eginak dira, baina gutxi batzuk kanpoan,
eta horietako bat Eibarko 1959ko bertso saio horretakoa da. Lasarte,
Uztapide, Agirre, Lizaso... Uztapidek irabazi zuen saioa.
http://www.suazia.com/bdsonore/controleur.php?action=action_consulterDocumentInternaute&id=48
Ximun Aranek (zuberoako kantarien grabazio zaharrak egin zituen bera)
grabatu zuen Eibarko bertso saio hori.

Zuberoako kantaera gustuko izanez gero altxor itzela da, pastoraletako eta
bestelako hainbat ekitaldiko grabazioak baitaude. Gunean minutu bakarreko
audio korteak daude, eta hortik aurrera entzun nahi izanez gero Sü Azia
elkarteari berari bideratu behar zaio eskaera.

http://suazia.com/index.php/eu/entzun


oier.

-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to