Dokumentu benetan interes handikoa, Ximun Aran -botikaria, politikaria eta munduko pilota txapelduna- eta Beatrice Molle haren emaztea bezain interesgarria. Aran duela denbora gutxi hil zen. Eta Oierri galdera: dokumentu horiek nola iritsi dira elkarte horren eskuetara ? Dohaintzaz akaso?
Begoña Azpiri Eguren [email protected]<mailto:[email protected]> / [email protected]<mailto:[email protected]> tel.: + 34 943708421 / 23 Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar Untzaga plaza, z/g 20600 Eibar www.egoibarra.com<http://www.egoibarra.com/> ________________________________ De: Oier Araolaza [mailto:[email protected]] Enviado el: asteartea, 2014.eko apirilak 8 12:17 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] Eibar 1959 Bertso Txapelketa Nagusia Zuberoako Sü Azia elkartea bere audio funtsak sareratzen hasi da eta horien artean 1959an Eibarren jokatutako Bertso Txapeleketa Nagusiren grabazioak daude. Gaur argitaratu dugu albistea dantzan.com-en, maskaraden inguruko audio interesgarriak baitaude bertan: http://www.dantzan.com/albisteak/suazia-entzuteko-funtsak Grabazio gehienak Zuberoan bertan eginak dira, baina gutxi batzuk kanpoan, eta horietako bat Eibarko 1959ko bertso saio horretakoa da. Lasarte, Uztapide, Agirre, Lizaso... Uztapidek irabazi zuen saioa. http://www.suazia.com/bdsonore/controleur.php?action=action_consulterDocumentInternaute&id=48 Ximun Aranek (zuberoako kantarien grabazio zaharrak egin zituen bera) grabatu zuen Eibarko bertso saio hori. Zuberoako kantaera gustuko izanez gero altxor itzela da, pastoraletako eta bestelako hainbat ekitaldiko grabazioak baitaude. Gunean minutu bakarreko audio korteak daude, eta hortik aurrera entzun nahi izanez gero Sü Azia elkarteari berari bideratu behar zaio eskaera. http://suazia.com/index.php/eu/entzun oier. -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]<mailto:[email protected]> [http://www.dantzan.com/albisteak/irudiak/bizi-dantzan/dantzan-bizi-sinadura-05.jpg/image_preview]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
