_OSO LATZA IZAN DA_

I
Auhen garratza Arregi zenak
bere azken lau hitzetan
bihotza dardar erraiak ximur
burua, berriz, penetan
hori sufritu dutenek soilik
dakite zer den benetan,
ez da ahaztuko ahaztu ez dena
hogeitamairu urtetan.

II
Hilketa harek ez zuen hunki
hiltzaile dongen bihotza
hutsa egunez dastatu zuten
espetxe ilunen hotza,
euren lagunak harro gainera
galduta beldurra, lotsa
esan zidaten doan izan da
Arregiren heriotza.

III
"Torturatzaile zein torturatu
lohitzen ditu torturak"
hara zein xalo polizia hark
demokrataren itxurak;
gero astindu zituzten gogor
mingainak, burdinak, zurak,
harri gainean berpiztu ziren
gauez nire arrengurak.

IV
Ukaezina ukatzen dute
gorde nahirikan distira,
ongi dakite dutela, baina,
mundu guztia begira;
AIak zein ONUk kondenatuak
kakatsu geratu dira
ez lirateke nabarmenduko
nabarmenak ez balira.

V
Mende erdian milaka preso
torturatuak herenak
zenbat obispo, eoaile, jauntxo
babesa eman dutenak!!
gaur ere jarraitzen dute
torturatzaile alenak,
nekez otzandu daitezke eta
jaiotzen piztia direnak.

VI
Arregirena, Zabalzarena
delitu da aipatzea,
delitua da norberarena
paperera jasotzea,
ez da delitu atxilotua
baineran akabatzea
torturatzea ez da delitu
bai, ordea, salatzea.

/_Doinua: "Goizian goizik jeiki ninduzun_//_"_//
//2014ko udaberrian//. Trunboi./

******

******

**

********

**

**

**

**


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to