Eibarren eta inguruko herrietako epaitegietan ibili ohi diren epaileak guztiz 
parakaidistak dira, Espainiako edozein tokitatik etor daitezke, egiten dituzte 
urte batzuk hemen, eta gero alde egiten dute beste destino batera. Eta hemen 
dauden bitartean, herriarekin kontaktu bakarra epaitegiko arazoak izan ohi 
dira, ez dute besterik ezagutzen, ez eta interesik ere. Bizi dira hiriburuan 
eta Eibar lanlekua baino ez da.

Orduan, ezjakinttasunak anekdota barregarriak (penagarriak ez balira) ematen 
ditu batez ere leku izenekin. 

Gaur epailea herritar brasildar bati deklarazioa hartzen ari zitzaion:

Brasildarrak: 
- eso ocurrió cuando vivíamos en Bolingua.

Epaileak:
- Bolingua? Eso dónde es, en Brasil, no?

Ba horixe.

Elna

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to