kaixo guztiori,

badakizuen moduan, aurten 10 urte bete dittu gure blog-komunidadiak, eta
urrixan 18an jai txiki bat egingo dogu Arma Museuan.

Danok gonbidatuta, jakina!

Gero bazkarixa be eingo dogu, zelan ez. Azitainen:

- entsalada ederra
- tripotxen tortillia
- legatza
- mingaina saltsan
- postria, ardaua, eta kafia

Hasi izena emoten, lotura honetan: *http://tinyurl.com/nnnkrlh
<http://tinyurl.com/nnnkrlh>*

Eta hementxe egitaraua eta informaziño gehixago:
http://eibar.org/albisteak/eibarorg-elkartearen-10-urteurrena-urriaren-18an

--------------

EibarOrg-ko blog-komunitatea <http://eibar.org/blogak> 2004ko uztailean
<http://eibar.org/albisteak/14/> sortu genuen. Euskal Herrian sortutako
lehenengo blogari taldea izan zen, gainera, EibarOrg-ko blog-komunitatea.
Dagoeneko 10 urte bete ditugu blogintzan, eta aitzakia polita iruditu zaigu
guztiokin batera ospatzeko.

Eibarnautak ez ezik, *euskal blogosfera eta internauta guztiak gonbidatu
nahi zaituztegu* Eibarren egingo dugun jaialdira:

   - *Eguna*: urriaren 18
   - *Lekua*: Eibarko Arma Museoa
   - *Ordua*: 12.00etan (eta Arma Museoa bisitatu nahi baduzu, bisita
   gidatua egingo dugu 11etan).

Etortzeko asmoa baduzu, eman izena, mesedez, orrialde honetan
<https://docs.google.com/forms/d/1dDv95xawN37qah3NRs25ym0gIAd8lvMw0pZPf7Su3Lc/viewform>
(gutxi gora-behera zenbat izango garen jakiteko).
Egitaraua

*11.00 Museora bisita.*

*12.00 Urteurreneko ekitaldia*

   - *Luistxo Fernandez* (EibarOrg elkartea)
   - *Josu Waliño* (PuntuEUS Fundazioa)
   - *Maialen Odriozola* "Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat
   atariaren analisiaren bidetik"
   - *Blog-post *irakurketa musikatua
   - *"EibarOrg blogek 10 urte (euskal blogosferak ere bai)"* bideoa


*13.15 Talde Argazkia eta mokadutxoa Untzagan*

*15.00 EibarOrg elkartearen bazkaria Azitaingo erretegian*
(izena eman behar da
<https://docs.google.com/forms/d/1dDv95xawN37qah3NRs25ym0gIAd8lvMw0pZPf7Su3Lc/viewform>
eta aldez aurretik ordaindu, 26 euro)
Bazkariari buruz

Bazkaltzera gelditzea erabaki baduzu, adierazi ekitaldirako izena ematean
<https://docs.google.com/forms/d/1dDv95xawN37qah3NRs25ym0gIAd8lvMw0pZPf7Su3Lc/viewform?fbzx=-8963186032519405852>
eta egin mesedez 26 euroko diru-sarrera Laboral Kutxako ondorengo kontuan:

K.K: *Laboral Kutxa 3035 0023 99 0230057597*
Kopurua: *26 Euro*
Kontzeptua: Zure izen abizenak jarri mesedez

Bidali mesedez *ordain-agiria [email protected] <[email protected]>*
helbidera


----------------


Asier
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to