egun on:
Kirol arloa zelan dago, ze mailatan dago landuta?
SD Eibar, Eskupelota, Errugbya, Irrati arloa, Arrate Irratia,
txirrindularitza, eskubaloia....
Eremuak aipatu ditut, hor kontua: galderak zehaztea.
1I eskubaloirari lotuta: a) Arrate eskubaloi taldean atezainak
izandakoa, eta gerora Granollers, At. MAdris, BarÇan jokatutakoa.
b) Beste atezainik?
c) ETBn Eibarko kazetariez
futbol taldea osatu daiteke?: Izendatu.
2) Eibartar filosofoa , euskeraz jardundakoa , " /Egi bila zebilen
azterlaria ere/", 2014an urtean zendutakoa.
3) Eibarko euskal rock-pop musikari ( famatua)k:
TKPTVB
(Tribual eta Kalamuako Parlamentua Volunteer Brigade)ko boluntarioa,
bada hirigorri bat...
Bertoko
26/09/2014 17:43(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:
Batzuek ezagutzen duzue Kalamuako Parlamentua, mahai-joko eibartarra,
Trivial jokoaren tankerako hori
http://eibar.org/materixala/kalamuako-parlamentua
Eta batzuek ezagutzen duzue Tribual, Android telefono eta tabletetan
instalatzen den euskarazko galde-erantzunen joko konpetitiboa, Eibarko
CodeSyntax enpresak sortutakoa
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.tribual
Ba bueno, Tribual garatzeko eta mundua jokoarekin dominatzeko hurrengo
urratsa 'tribuen' aukera sortzea izango da. Tribualen barruan tribu
desberdinak egongo dira, galde-erantzun desberdinak jokatzeko (akaso
jokalari desberdinen kontra, segun bakoitza ze tributan apuntatzen den).
Probazko tribu bat egin nahi dugu gertu dugun materialarekin eta
beta-testerrekin. Eibar, hain zuzen. Eibarko galderak behar, hortaz.
Batzuk sortzeko metodo automatikoekin ibili bagabiltza, beste batzuk
ostera...
Kontua zera da: Kalamuako Parlamenturako bere garaian 1400 galdera
osatu ziren, eta Excel batean dauzkagu. Hura ere lan kolektiboa izan
zen, gogoan izango duzue batzuk.
Orain, Excel hura moldatu behar da pittin bat, ze Tribualeko
galde-erantzunak desberdinak dira (zuzen bat, bi oker; eta Parlamentua
ez dago hala egituratua). Hortaz, 1400 horiek banatu behar ditugu, eta
ariketa txiki bat eskatu bakoitzari, nik zer dakit, ba Urliak 100
galdera moldatu, eta Berendiak beste 100, eta hola.
Eibar ezagutzea plus bat, baina ez ezinbestekoa (supongo).
**KONTUAN HARTZEKO DESBERDINTASUNA** Kalamuako Parlamentua Eibar.org
elkartearentzako lana izan zen. Hau CodeSyntax enpresarentzat,
kapitalismoaren zurrunbiloan sartutako SL merkantilista batentzat,
beraz. Badaezpada, diot.
Hori bai, mobitzen bagara, gauza hau egiteko moduan egon gaitezke
urriaren 18ko Eibar.org / Blogarien egunean inauguratzeko, eta hori
ere polita izango da.
Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira beraz. Eskerrik asko.
Erantzun hona, Asier Sarasuak eta biok koordinatuko dugu lan banaketa
datorren astean edo.
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.