Iepa, Lana edozeinek eitteko modokua bada, neu be prest. ane Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 26 18:43):
> Batzuek ezagutzen duzue Kalamuako Parlamentua, mahai-joko eibartarra, > Trivial jokoaren tankerako hori > http://eibar.org/materixala/kalamuako-parlamentua > > Eta batzuek ezagutzen duzue Tribual, Android telefono eta tabletetan > instalatzen den euskarazko galde-erantzunen joko konpetitiboa, Eibarko > CodeSyntax enpresak sortutakoa > https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.tribual > > Ba bueno, Tribual garatzeko eta mundua jokoarekin dominatzeko hurrengo > urratsa 'tribuen' aukera sortzea izango da. Tribualen barruan tribu > desberdinak egongo dira, galde-erantzun desberdinak jokatzeko (akaso > jokalari desberdinen kontra, segun bakoitza ze tributan apuntatzen den). > > Probazko tribu bat egin nahi dugu gertu dugun materialarekin eta > beta-testerrekin. Eibar, hain zuzen. Eibarko galderak behar, hortaz. Batzuk > sortzeko metodo automatikoekin ibili bagabiltza, beste batzuk ostera... > > Kontua zera da: Kalamuako Parlamenturako bere garaian 1400 galdera osatu > ziren, eta Excel batean dauzkagu. Hura ere lan kolektiboa izan zen, gogoan > izango duzue batzuk. > > Orain, Excel hura moldatu behar da pittin bat, ze Tribualeko > galde-erantzunak desberdinak dira (zuzen bat, bi oker; eta Parlamentua ez > dago hala egituratua). Hortaz, 1400 horiek banatu behar ditugu, eta ariketa > txiki bat eskatu bakoitzari, nik zer dakit, ba Urliak 100 galdera moldatu, > eta Berendiak beste 100, eta hola. > > Eibar ezagutzea plus bat, baina ez ezinbestekoa (supongo). > > **KONTUAN HARTZEKO DESBERDINTASUNA** Kalamuako Parlamentua Eibar.org > elkartearentzako lana izan zen. Hau CodeSyntax enpresarentzat, > kapitalismoaren zurrunbiloan sartutako SL merkantilista batentzat, beraz. > Badaezpada, diot. > > Hori bai, mobitzen bagara, gauza hau egiteko moduan egon gaitezke urriaren > 18ko Eibar.org / Blogarien egunean inauguratzeko, eta hori ere polita > izango da. > > Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira beraz. Eskerrik asko. Erantzun > hona, Asier Sarasuak eta biok koordinatuko dugu lan banaketa datorren > astean edo. > > Luistxo > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- a.s
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
