ez, "kuku-bildotsa" ez,

baina "kuku-negua" bai.
http://eibarko-euskara.com/node/10772

azken batian, antzerako kontua: 'berandu' datorren negua.

a.



Egoibarra-Eibarko Udala<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko urriak 17 08:29):
> Egun on,
>
> Juan Garzia idazleak  beste foro batean bota duena plazaratzen dizuet, berba
> hori ezagutzen duzuen ala ez jakitearren. Hona Juanena:
>
>
> Berriketaren haritik, berba hori jaulki zigun lehengoan (eta ondotik
> azalpena, nahiz testuinguruan ulertzekoa zen), Busturialdeko Arrieta herriko
> Jainko auzoko agure jator batek. "Ño, apuntatzekoa", egin nuen neure artean.
> Orain, OEHn begiratu, eta hara:
> KUKU-BILDOTS. a) "(BN), cordero tardío, nacido fuera de tiempo" A. b)
> "(Sal), niño de padres muy entrados en años" A.
> Adierok guztiz bat datoz jainkotarraren azalpenarekin; alde horretatik,
> ustekaberik ez. OEHkoaren parentesiak, ordea, bai harrigarriak:
> baxenafarreraz eta saraitzueraz ere berdin!
> Azkuek bilduak omen, bestetik, bi erreferentziok. Orduan, han urrutian bai
> eta etxe ondoan entzun gabeak zituen berbok gure Resurreccion-Mariak?!
> Gustatuko litzateke, eta horregatik mezu hau, hitz horren
> euskalkiartekotasunaren norainokoa egiaztatzea. Alegia, estimatuko
> nizuekeela, zeuen inguruan erabilera horren berri duzuenoi,  hala
> adieraztea.
>
> Kuku aurretiko esker mila.
>
>
> Begoña Azpiri Eguren
> [email protected]  / [email protected]
>  tel.: + 34 943708421 / 23
>
> Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
> Untzaga plaza, z/g
> 20600 Eibar
> www.egoibarra.com
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to