Hemen kukufrakak: http://flickrhivemind.net/Tags/kukufraka/Interesting

2014-10-17 8:54 GMT+02:00 Asier Sarasua <[email protected]>:

> eta hauxe "kuku" fitxia Eibarko hiztegixan:
> http://eibarko-euskara.com/node/13151
>
> a.
>
>
>
> Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> urriak 17 08:53):
> > ez, "kuku-bildotsa" ez,
> >
> > baina "kuku-negua" bai.
> > http://eibarko-euskara.com/node/10772
> >
> > azken batian, antzerako kontua: 'berandu' datorren negua.
> >
> > a.
> >
> >
> >
> > Egoibarra-Eibarko Udala<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> > (2014(e)ko urriak 17 08:29):
> >> Egun on,
> >>
> >> Juan Garzia idazleak  beste foro batean bota duena plazaratzen dizuet,
> berba
> >> hori ezagutzen duzuen ala ez jakitearren. Hona Juanena:
> >>
> >>
> >> Berriketaren haritik, berba hori jaulki zigun lehengoan (eta ondotik
> >> azalpena, nahiz testuinguruan ulertzekoa zen), Busturialdeko Arrieta
> herriko
> >> Jainko auzoko agure jator batek. "Ño, apuntatzekoa", egin nuen neure
> artean.
> >> Orain, OEHn begiratu, eta hara:
> >> KUKU-BILDOTS. a) "(BN), cordero tardío, nacido fuera de tiempo" A. b)
> >> "(Sal), niño de padres muy entrados en años" A.
> >> Adierok guztiz bat datoz jainkotarraren azalpenarekin; alde horretatik,
> >> ustekaberik ez. OEHkoaren parentesiak, ordea, bai harrigarriak:
> >> baxenafarreraz eta saraitzueraz ere berdin!
> >> Azkuek bilduak omen, bestetik, bi erreferentziok. Orduan, han urrutian
> bai
> >> eta etxe ondoan entzun gabeak zituen berbok gure Resurreccion-Mariak?!
> >> Gustatuko litzateke, eta horregatik mezu hau, hitz horren
> >> euskalkiartekotasunaren norainokoa egiaztatzea. Alegia, estimatuko
> >> nizuekeela, zeuen inguruan erabilera horren berri duzuenoi,  hala
> >> adieraztea.
> >>
> >> Kuku aurretiko esker mila.
> >>
> >>
> >> Begoña Azpiri Eguren
> >> [email protected]  / [email protected]
> >>  tel.: + 34 943708421 / 23
> >>
> >> Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
> >> Untzaga plaza, z/g
> >> 20600 Eibar
> >> www.egoibarra.com
> >>
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to