Trunboik gauza asko izaten dittu kontatzia eta agirira ekartzia merezi dabenak, bertsuak, berbak, esakerak, toponimia eta abar. Mutillorrek neri botatzen destaz, ez dauka berak sarian jartzeko ausardiarik, eta ni erabiltzen nau bittarteko. Esaten detsat nik bloga bihar dabela baiña ez da animatzen, bera ez dala "teknologia barrixekin konpontzen" diñosta. Presiñua egin biharko detsagu ia beingoz animatzen dan. Orainguan, toponimiako apuntetxo bi telefonoz kontau eta idatzi erain netsazenak.

Serafin

*_EIBARKOTOPONIMIA_*

Eibarko Toponimia hornitzeke dagola dirudi, txikixa erregular, nausixa baiño gehixago. Zetara datorren jardun hau? Ba, atzo bertan, abenduak 15, basarri inguruan errebal izena ageri dala jakin nebalako eta txokau egin jatan. Noian harira. Agiñako Atxekue, Orbesoren eta Aizpe baserrixen artiangeratzen dan hutsuniari (gaur egun Eibar Markiña errepidiak ebagixa)SONGO ERREBALA ei deritzo. SORENGOtik etorri leikiala pentsatzen dogu eta historixan joan etorrixan lorialdixa euki ei zeban.

Barriro diñot atzo entzun nebanez Agiñan eleizia non jaso erabagitzen ziharduela, bi lekugai agertu ei ziran bakotxak beria onentzat joz. Gaur egun daguan auzuena eta Songo Errebalekuena. Honek gogor jokatu ei zeben epaitegixetan eta ostian eurena aukeratu zeixien baina, azkenian erabagixa Calahorrako obispuaren esku lagatzia egin zeben berba eta halan etorri ei zan Eibarreraiño eta zelabait Ixuko zelairaiño jaso. Agiña errekia urrin zeguala edo eretziko zetsan horrek eta handik ez zala pasauko erabagi. Songo Errebala ez zanez iñunduk iñora ageri gaurkua daguan lekuan jasotzia agindu ei zeban Calahorrara bueltatuz. Aizpek basarrixa jan ei zeban auzixori dala ta eta Ameriketara eruan ei zeban famelixa osua.

Autu berri bat blogeruen pozerako. On egin!

Beste kontutxo bat zuen neuronen bizgarri.Autu zaharra da Eibarren "La Casa de la Reina" Badira urte batzuek Juanito San Martinek la reina barik erreiña zala erabagi zebala. Ba gure aittazanakAgustin Gisasola Sanrromanek hasarre hartu zeban eritzi hori eta bestelako kontu bat kontau zestan. Basarri oneko nausixak, Errege ezizenekuak bere andriari (Erregiñia erregular) jasotakua ei da etxe hori. Baiña gauzia gehixago korapillatu dein baserrikuek (tartian San Romango lehengusuek)etxe horri "Ixuko Etxebarri" deitzen ei detse. Hartutako preziuan saltzen detsuet lagun agurgarrixok!! Erabagi zeuok zein dan zuzena. Bon Courage!!

Ixu zaharrekua ete ERREGE hori.


*Trunboi*



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to