2014-12-17 13:06 GMT+01:00 Serafin Basauri <[email protected]>:
>
>  Trunboik gauza asko izaten dittu kontatzia eta agirira ekartzia merezi
> dabenak, bertsuak, berbak, esakerak, toponimia eta abar. Mutillorrek neri
> botatzen destaz, ez dauka berak sarian jartzeko ausardiarik, eta ni
> erabiltzen nau bittarteko
>

Hori esklabutza da! Egin dadila blogista!

L.



> . Esaten detsat nik bloga bihar dabela baiña ez da animatzen, bera ez dala
> "teknologia barrixekin konpontzen" diñosta. Presiñua egin biharko detsagu
> ia beingoz animatzen dan. Orainguan, toponimiako apuntetxo bi telefonoz
> kontau eta idatzi erain netsazenak.
>
> Serafin
>
>  *EIBARKO  TOPONIMIA*
>
>
>
> Eibarko Toponimia hornitzeke dagola dirudi, txikixa erregular, nausixa
> baiño gehixago. Zetara datorren jardun hau? Ba, atzo bertan, abenduak 15,
> basarri inguruan errebal izena ageri dala jakin nebalako eta txokau egin
> jatan. Noian harira. Agiñako Atxekue, Orbesoren eta Aizpe baserrixen artian
> geratzen dan hutsuniari (gaur egun Eibar Markiña errepidiak ebagixa)  SONGO
> ERREBALA ei deritzo. SORENGOtik etorri leikiala pentsatzen dogu eta
> historixan joan etorrixan lorialdixa euki ei zeban.
>
> Barriro diñot atzo entzun nebanez Agiñan eleizia non jaso erabagitzen
> ziharduela, bi lekugai agertu ei ziran bakotxak beria onentzat joz. Gaur
> egun daguan auzuena eta Songo Errebalekuena. Honek gogor jokatu ei zeben
> epaitegixetan eta ostian eurena aukeratu zeixien baina, azkenian erabagixa
> Calahorrako obispuaren esku lagatzia egin zeben berba eta halan etorri ei
> zan Eibarreraiño eta zelabait Ixuko zelairaiño jaso. Agiña errekia urrin
> zeguala edo eretziko zetsan horrek eta handik ez zala pasauko erabagi.
> Songo Errebala ez zanez iñunduk iñora ageri gaurkua daguan lekuan jasotzia
> agindu ei zeban Calahorrara bueltatuz. Aizpek basarrixa jan ei zeban
> auzixori dala ta eta Ameriketara eruan ei zeban famelixa osua.
>
> Autu berri bat blogeruen pozerako. On egin!
>
>
>
> Beste kontutxo bat zuen neuronen bizgarri.  Autu zaharra da Eibarren “La
> Casa de la Reina” Badira urte batzuek Juanito San Martinek la reina barik
> erreiña zala erabagi zebala. Ba gure aittazanak  Agustin Gisasola
> Sanrromanek hasarre hartu zeban eritzi hori eta bestelako kontu bat kontau
> zestan. Basarri oneko nausixak, Errege ezizenekuak bere andriari (Erregiñia
> erregular) jasotakua ei da etxe hori. Baiña gauzia gehixago korapillatu
> dein baserrikuek (tartian San Romango lehengusuek)  etxe horri “Ixuko
> Etxebarri” deitzen ei detse. Hartutako preziuan saltzen detsuet lagun
> agurgarrixok!! Erabagi zeuok zein dan zuzena. Bon Courage!!
>
> Ixu zaharrekua ete ERREGE hori.
>
>
> *Trunboi*
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>


-- 
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to