2015-02-11 10:23 GMT+01:00 Haritz Rodriguez <[email protected]>:
> Egun on, > > Eibar KEk Ipurua Tallarra egitasmoa aurkeztu berri du > <http://www.sdeibar.com/eu/-/presentacion-de-ipurua-tallarra-centro-de-innovacion-y-formacion-en-el-deporte>, > "estadioa"ren handitzeko. 21milioi inguruko aurrekontua omen dute > horretarako. > Beste eibartar batek, Asier Serranok, kontrakokoa sujeritzen du duela gutxi argitaratutako "«Attila legea»ren biharamuna" ipuinean: *"Gaueko hamarretan, kontinente ezberdinetako oihan eta basoak kontrolpean kiskaltzera zaildutako boluntariook, bakoitza tokatzen zitzaion hirian eta gura zuen maneran, su eman genien munduko futbol zelai guztiei: Maracana, Anfield, San Siro, Wembley, San Mames, La Bombonera... denak. Denak bihurtu ziren errauts. Denak eraman zituen herrialde denek aho batez onartutako Attila legeak. Ederra izan zen ikuskizuna: belaze errektangular perfektua sutzar inperfektu batek jana." * (http://tinyurl.com/nv72nkc 18. orrialdea. Adi pdf-a da) Mozorrotuta edo ez, Brasil edo Argentinako diktaduretan, Solidarność-eko Polonian, Palestinako emakumeen askapenean, ... ea., futbolak gertaera eta mugimendu sozialekin duen lotura kontatzen dituzten "Democracia em Preto e Blanco", "Les Rebelles du Foot", "Mundial. Gra o wszystko", ... filmak ikustera joan direnak seguruenez ez dira bat etorriko. (Ikus Bilboko "Thinking Football" festibala: http://www.thinkingfootballfilmfestival.com/index.php?lang=eu ) Aditua izan gabe, irakurri dudanean 21 miloi zifra oso potoloa iruditu zait niri. Lotura edo informazio horietan datu garrantzitsua falta da nire ustez (ez dut ikusi): finantziazioa. Sostenible, autofinanciable izango dela... Ez dakit, Fagor, Corrugados, Bankia edo Tornilleria Juanito bezala? Egia esan futboleko zifrak mareanteak dira: Errealak 52 miloiko aurrekontua dauka 2015erako eta 25 miloi irabazi ditu 2014ean, 45 miloiko aurrekontua du aurreikusira atletismo pistak kendu eta Anoeta estadioa handitzeko. Eibarrek berak 18 miloikoa aurrekontua du aurten. Eneko Futbolaz harago eskualdeko garapen sozial, ekonomiko eta kulturala > bultzatzeko baliagarria > <http://www.eitb.eus/es/deportes/futbol/eibar/videos/detalle/2960562/video-eibar-ipurua-tallarra-proyecto-ambicioso/> > izango omen da. > > Niri Eibar bezalako futbol taldeak gustatzen zaizkit. Xumeak, gogorrak, > ekonomia saneatua dutenak, soldata sabai > <http://www.marca.com/2014/09/17/futbol/1adivision/1410933378.html> > "baxuarekin"... > Numantzia ere dut gogoko, arrazoi berberengatik. > > Ez dut gaia ongi kontrolatzen, ordea. Ez naiz futbolzale porrokatua eta. > Baina lehenengo mailan urte bete ere egin ez duenean Ipurua handitzeko > benetako beharrik ote dagoen, zalantza dut. Arriskutsua izan daiteke. > > Esan bezala ezjakina nahiz gai hauetan eta akaso zerrenda honetan izango > da nik baino iritzi kualifikatuagoa duenik. > > Ze iritzi duzue zuek? > > -- > Haritz Rodriguez > //m. (+34) 620 966 213 > //p. (+34) 943 900 870 > //com: www.blogonbrands.com | www.barkingblogs.com > //blog: www.tokitan.tv > //twitter: @blogonbrands <http://twitter.com/blogonbrands> | @tokitan > <http://twitter.com/tokitan> > //adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa) > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax <http://www.codesyntax.com> Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
