Asierren pdf horren loturia txarto dago, Eneko!

Kontuz estadio eta diktadurekin! Txilen badakizu zer gertau zan Estadio
Naciobalean, ezta?
http://es.wikipedia.org/wiki/Estadio_Nacional_de_Chile#El_estadio_como_centro_de_detenci.C3.B3n
:-)

leire n

Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko otsailak 11 14:53):

>
>
> 2015-02-11 10:23 GMT+01:00 Haritz Rodriguez <[email protected]>:
>
>> Egun on,
>>
>> Eibar KEk Ipurua Tallarra egitasmoa aurkeztu berri du
>> <http://www.sdeibar.com/eu/-/presentacion-de-ipurua-tallarra-centro-de-innovacion-y-formacion-en-el-deporte>,
>> "estadioa"ren handitzeko. 21milioi inguruko aurrekontua omen dute
>> horretarako.
>>
>
> Beste eibartar batek, Asier Serranok, kontrakokoa sujeritzen du duela
> gutxi argitaratutako "«Attila legea»ren biharamuna" ipuinean:
>
> *"Gaueko hamarretan, kontinente ezberdinetako oihan eta basoak kontrolpean
> kiskaltzera zaildutako boluntariook, bakoitza tokatzen zitzaion hirian eta
> gura zuen maneran, su eman genien munduko futbol zelai guztiei: Maracana,
> Anfield, San Siro, Wembley, San Mames, La Bombonera... denak. Denak bihurtu
> ziren errauts. Denak eraman zituen herrialde denek aho batez onartutako
> Attila legeak. Ederra izan zen ikuskizuna: belaze errektangular perfektua
> sutzar inperfektu batek jana."  *
>
> (http://tinyurl.com/nv72nkc 18. orrialdea. Adi pdf-a da)
>
> Mozorrotuta edo ez, Brasil edo Argentinako diktaduretan, Solidarność-eko
> Polonian, Palestinako emakumeen askapenean, ... ea., futbolak gertaera eta
> mugimendu sozialekin duen lotura kontatzen dituzten  "Democracia em Preto e
> Blanco", "Les Rebelles du Foot",  "Mundial. Gra o wszystko", ... filmak
> ikustera joan direnak seguruenez ez dira bat etorriko. (Ikus Bilboko
> "Thinking Football" festibala:
> http://www.thinkingfootballfilmfestival.com/index.php?lang=eu  )
>
> Aditua izan gabe, irakurri dudanean  21 miloi zifra oso potoloa iruditu
> zait niri.
> Lotura edo informazio horietan datu garrantzitsua falta da nire ustez (ez
> dut ikusi): finantziazioa.
> Sostenible, autofinanciable izango dela... Ez dakit, Fagor, Corrugados,
> Bankia edo Tornilleria Juanito bezala?
>
> Egia esan futboleko zifrak mareanteak dira: Errealak 52 miloiko
> aurrekontua dauka 2015erako eta 25 miloi irabazi ditu 2014ean, 45 miloiko
> aurrekontua du aurreikusira atletismo pistak kendu eta Anoeta estadioa
> handitzeko.  Eibarrek berak 18 miloikoa aurrekontua du aurten.
>
> Eneko
>
> Futbolaz harago eskualdeko garapen sozial, ekonomiko eta kulturala
>> bultzatzeko baliagarria
>> <http://www.eitb.eus/es/deportes/futbol/eibar/videos/detalle/2960562/video-eibar-ipurua-tallarra-proyecto-ambicioso/>
>> izango omen da.
>>
>
>> Niri Eibar bezalako futbol taldeak gustatzen zaizkit. Xumeak, gogorrak,
>> ekonomia saneatua dutenak, soldata sabai
>> <http://www.marca.com/2014/09/17/futbol/1adivision/1410933378.html> 
>> "baxuarekin"...
>> Numantzia ere dut gogoko, arrazoi berberengatik.
>>
>> Ez dut gaia ongi kontrolatzen, ordea. Ez naiz futbolzale porrokatua eta.
>> Baina lehenengo mailan urte bete ere egin ez duenean Ipurua handitzeko
>> benetako beharrik ote dagoen, zalantza dut. Arriskutsua izan daiteke.
>>
>> Esan bezala ezjakina nahiz gai hauetan eta akaso zerrenda honetan izango
>> da nik baino iritzi kualifikatuagoa duenik.
>>
>> Ze iritzi duzue zuek?
>>
>
>
>
>
>
>> --
>> Haritz Rodriguez
>> //m. (+34) 620 966 213
>> //p. (+34) 943 900 870
>> //com: www.blogonbrands.com | www.barkingblogs.com
>> //blog: www.tokitan.tv
>> //twitter: @blogonbrands <http://twitter.com/blogonbrands> | @tokitan
>> <http://twitter.com/tokitan>
>> //adress: Mundaiz Bidea 10, 11. atea | 20012 Donostia (Gipuzkoa)
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to