Larunbatean Hasier Etxeberrian programa ikusi nuen, Joseba Sarrionandiaren elkarrizketa dela eta.
Sarriren mobida guzti hau absurdo bat iruditzen zait. Ustez berak ez du mitifikazio honekin jarraitu nahi, dagoen tokian lasai egon nahi du, idatzi eta irakurtzen, baina telebistarako elkarrizketa normal bat eman beharrean, audio bidezko elkarrizketa bat ematen du, aurrez idatzitako erantzunak mp3 batean irakurriz. Hori dela eta Hasierren programan elkarrizketa atalka eman beharra dute (sic), eta 5 programaz luzatuko omen da, halabeharrez (ejem...), 15 minutuko elkarrizketa bat 3 minutuko pastillatan emango omen digute. Hasierri ostiraleko elkarrizketa batean entzun nion Sarri berak ez duela nahiko mitifikatzen jarraitzea, baina planteamentu honekin horixe gertatuko da hain justu. Ustez MUko EKT masterrean hitzaldia eman behar zuen, baina hor ere ezetz, "ezin" dela etorri. Bestetik. gurasoak eta lagunak faltan botatzen omen ditu. Ba... lege aldetik arazorik ez badago, zergatik ez du egoera normaltzen eta listo? Hilabetean medioek kaparrada emango diote, baina hortik aurrera Anjel Lertxundi, Saizarbitoria edo Itxaro Borda bezain ezezagun bihurtuko da. Ez dakit ba. Ez dakigun zerbait eskapatzen zaigu edo guzti honek ez du zentzurik. Gari
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
