Ya ez dala argazkian agertzen dan gazte irrfartsua eta burusoil eta
tripa dakala?? (bide batez gutako asko moduan forty-ak pasau ostian....)
Ander Arroita
16/02/2015 8:35(e)an, Gari Araolaza(e)k idatzi zuen:
Larunbatean Hasier Etxeberrian programa ikusi nuen, Joseba
Sarrionandiaren elkarrizketa dela eta.
Sarriren mobida guzti hau absurdo bat iruditzen zait. Ustez berak ez
du mitifikazio honekin jarraitu nahi, dagoen tokian lasai egon nahi
du, idatzi eta irakurtzen, baina telebistarako elkarrizketa normal bat
eman beharrean, audio bidezko elkarrizketa bat ematen du, aurrez
idatzitako erantzunak mp3 batean irakurriz. Hori dela eta Hasierren
programan elkarrizketa atalka eman beharra dute (sic), eta 5 programaz
luzatuko omen da, halabeharrez (ejem...), 15 minutuko elkarrizketa bat
3 minutuko pastillatan emango omen digute.
Hasierri ostiraleko elkarrizketa batean entzun nion Sarri berak ez
duela nahiko mitifikatzen jarraitzea, baina planteamentu honekin
horixe gertatuko da hain justu.
Ustez MUko EKT masterrean hitzaldia eman behar zuen, baina hor ere
ezetz, "ezin" dela etorri.
Bestetik. gurasoak eta lagunak faltan botatzen omen ditu. Ba... lege
aldetik arazorik ez badago, zergatik ez du egoera normaltzen eta
listo? Hilabetean medioek kaparrada emango diote, baina hortik aurrera
Anjel Lertxundi, Saizarbitoria edo Itxaro Borda bezain ezezagun
bihurtuko da.
Ez dakit ba. Ez dakigun zerbait eskapatzen zaigu edo guzti honek ez du
zentzurik.
Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.