Kaixo Arrate:

Etimologixa bixak nahiko antzekuak dirala esango neuke: harrizko ate batetik pasatzian harri arte batetik pasatu biharra dago eta. Euskalerriko beste toki batzuk (Etxegarate, Arnoate, Munduate, Garate...) kontutan eukitta badirudi normalagua dala "ate" izatia.

Dana dala, kasu honetan HARRI ARTE hobesteko datu gehixago dagoz, Arriarteko Ama agertzen da-eta 1784 ko data daken Mendigoitti basarrixan agertutako bertso batzutan (Juan San Martinen Antzinako Eibar liburutik):

CANCION DE NUESTRA SEÑORA DE ARRIARTE
Año de 1784
Median izateko zeruba bezela
Jesus'ek esan suben beria zubela,
Amari esanikan arren zetorrela
Arri arte batetik Eibar gordetzera.
Zorioneko arriartia, zorioneko mendia,
zorionian degu onera etortzia.
Apenas esan zion Birjiña Amari
etorri bear zubela mundukuegatik,
erantzun bide zion biotza idikirit:
"Guazen Seme maitia, mendira bertatik"
Zorioneko arriartia, zorioneko mendia,
zorionian degu onera etortzia.
Ea bada Señora Arriartekua
eman biar diguzu betiko gogua
onera etortzeko...
...................
magal zabal orretan bizi oi gazala.
Zorioneko arriartia, zorioneko mendia,
zorionian degu onera etortzia.


Asier A.

20/03/2015 16:46(e)an, Arrate Gisasola igorleak idatzi zuen:

kaixo danori!
Arrate "harri arte"tik datorrela entzun izan dot beti etxian. Ta nik, egixa esan, beste bueltarik ez detsat emon oin dala gitxi arte. Kontseiluak deitutako azken manifestazinuan, gizon batek nere izena zein zan entzutian esanahixa galdetu zestan. Ta nik beti entzundako horri ein netsan erreferentzixia, "harri arte". Berak baina ezetz ta beste azalpen batzuk emon zestazen...

gaur hara zerekin ein doten topo tweeterren!  :

/ARRATE "harrizko ate" dela entzuten badiot beste eibartar bati munduko damaskinatu guztia urtuko dut. AR erroa HUTS da, eta ez HARRI #redios/

ta ni gustora nere izenan teorixak entzuten ta ikasten...
zuek honekin laguntzerik?



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


--
Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to