Eskerrik asko Asier!!

Asier Arregi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
martxoak 23 16:10):

>  Kaixo Arrate:
>
> Etimologixa bixak nahiko antzekuak dirala esango neuke: harrizko ate
> batetik pasatzian harri arte batetik pasatu biharra dago eta. Euskalerriko
> beste toki batzuk (Etxegarate, Arnoate, Munduate, Garate...) kontutan
> eukitta badirudi normalagua dala "ate" izatia.
>
> Dana dala, kasu honetan HARRI ARTE hobesteko datu gehixago dagoz,
> Arriarteko Ama agertzen da-eta 1784 ko data daken Mendigoitti basarrixan
> agertutako bertso batzutan (Juan San Martinen Antzinako Eibar liburutik):
>
> CANCION DE NUESTRA SEÑORA DE ARRIARTE
> Año de 1784
> Median izateko zeruba bezela
> Jesus'ek esan suben beria zubela,
> Amari esanikan arren zetorrela
> Arri arte batetik Eibar gordetzera.
> Zorioneko arriartia, zorioneko mendia,
> zorionian degu onera etortzia.
> Apenas esan zion Birjiña Amari
> etorri bear zubela mundukuegatik,
> erantzun bide zion biotza idikirit:
> "Guazen Seme maitia, mendira bertatik"
> Zorioneko arriartia, zorioneko mendia,
> zorionian degu onera etortzia.
> Ea bada Señora Arriartekua
> eman biar diguzu betiko gogua
> onera etortzeko...
> ...................
> magal zabal orretan bizi oi gazala.
> Zorioneko arriartia, zorioneko mendia,
> zorionian degu onera etortzia.
>
>
> Asier A.
>
> 20/03/2015 16:46(e)an, Arrate Gisasola igorleak idatzi zuen:
>
> kaixo danori!
> Arrate "harri arte"tik datorrela entzun izan dot beti etxian. Ta nik,
> egixa esan, beste bueltarik ez detsat emon oin dala gitxi arte. Kontseiluak
> deitutako azken manifestazinuan, gizon batek nere izena zein zan entzutian
> esanahixa galdetu zestan. Ta nik beti entzundako horri ein netsan
> erreferentzixia, "harri arte". Berak baina ezetz ta beste azalpen batzuk
> emon zestazen...
>
> gaur hara zerekin ein doten topo tweeterren!  :
>
> /ARRATE "harrizko ate" dela entzuten badiot beste eibartar bati munduko
> damaskinatu guztia urtuko dut. AR erroa HUTS da, eta ez HARRI #redios/
>
> ta ni gustora nere izenan teorixak entzuten ta ikasten...
> zuek honekin laguntzerik?
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> --
> Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 [email protected]
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Arrate
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to