Egunero, astegunetan, zortirak aurretik Euskadi irratian Jon eta Jone mikro
saiua emoten dabe. Oin 10 urte emoten zebenen segidia da. Edu
Lartzangurenen alkarrizketia haen
http://www.berria.eus/paperekoa/2208/028/002/2015-02-04/irratisail_politikoki_ez_zuzena_egin_nahi_dut.htm

Bi esatarik egiten dittue aktore lanak. Mutilla ez dakitt nor dan, baiña
neskia Lierni Ibargutxi eibartarra da, gutako askoren ezaguna. Kontua da
Jonek (Liernik) eibarko eskeran egitten dabela, politto. Oso egoki ikusten
dot. Baiña harrittuta laga nau erderazko zenbat berba sartzen dittuan
premiña barik, mutillak baiño gehixago: "emon pikito", "ze idiota".
Batzuetan esaldi osua be bai erdera hutsian.

Uste dot hori zaindu biharrekua dala!

leire n
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to