eli laztangurenek:
> Gidoia Koldo Almandozek idazten du. Uste dut erdarazko gauzak
> "naturaltasuna" emateko sartzen dituela. Jende askok horrela egiten du
> berba.

Bai.
Eta askoz gehiagok erderaz.
Askatasunean.
Normaltasunez.

> Imanol Trebiñok:
>> Eta erdarazko esaldixak…
>> posturia guk geuk edo ingurukuak gehixago sartzen dittuela.

Bai.
Eta guk guztiok botatzen dittugu korroskadak eta puzkarrak.
Baina ez irratixan.

Nik, behintzat, garbi dakat: erderia erabiltzia, nahitta, modu
arautuan, euskeria "naturalago", "informalago" eta "gertukuago"
bihurtzeko... ba ez. Ez dot uste hori danik bidia.
Horrek ez dau euskeria indartzen, erderia baizik.

Baina badakizue, ni taliban intransigente apokaliptiko negarti bat
naiz. Ezagun da.

a.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to