Juanjok:
Ni ere engantxauta! Eta esaten duzuen erderakadakin, uzten det
naturaletasuna dutela helburu hoietakoa. Neri grazia egiten dia!
Bai kuriosua. Oin dala gitxi blogian idatzi neban euskera/erderia
nahastatzen zeben kantu zaharrei buruz:
http://eibar.org/blogak/orakulua/erdera-euskera-nahastatzen-daben-bertsuak
Halako gusto mingotx bat lagatzen deste. Blogeko horretan Joxean Agirren
(Eibarko ikastolako irakasle izana, kazetari erdijubilaua) reportaje
baten estekia dator, ha fenomeno horren zergaittixak billatzen saiatu
zan, hari eta honi galdetuta, eta bere ondorixua be hori izan zan:
jentiari grazia egitten zetsalako konposatzen ziran hórrek bertso nahastuak.
Grazia gora grazia behera, nik be ez dot uste kultura eragillietatik
(radixuak eta) eredu hori bultzatu bihar danik. Asierrekin bat nator, beraz.
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.