Oier A-k:
Jon eta Jonen sartzen dituzten erdarakadetaz aritu ginen, baina hor
entzuten direnak ez dira ezer Gaztea irratian entzuten direnekin
konparatuta. Joserra Gartziak idatzi du Gazteari buruz, euskararen
erabileran eta gazteentzat erakargarri izan daitekeen euskara errejistroa
sortu eta zabaltzeko irrati horrek izan zezakeen eraginaz, eta betetzen ari
ez denaz.
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2460/gaztea-euskadi-gabea
Ointxe esan dok!
Hain zuzen be, Jon eta Jonen harira ez zetorrelako ez neban lehengunian
aittatu, baiña gogoratu, gogoratu nintzuan. Hainbat arrazoiengaittik
ezin juat radixuori jasan ("Euskadi Measquea"), eta nagusiñetako bat
horixe dok.
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.