Ufa, beste batek errepasau daixala Saizarbitoria! Igaul Marimaistrak berak
egin nahixko dau! XDDD

Ez dakitt konturatu zaran, baiña "11 pauso" liburuari izenburua aldatu
detsat: 11 mila pauso. Izan ere, halakoa egin zitzaidan, luuuzia!

Martuteneren emakumien abots horretara ez nintzan aillegau, antza! Opor
batzuetan irakortzen jardun neban, eta laburregixak izan ziran, itxuria,
liburua ez neban-eta amaittu!

jorratzeko gai interesgarrixa da udako ikastaro baterako!

Tripotxak zein menestra, bakotxaren libre albedrioan!

leire

Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
maiatzak 20 09:05):

> Leire, ezin zurekin Mari Maixtra jartzeko tentaldiari eutsi: ERREPASATU
> BEHARRA DAGO!
>
> Hamaika pauson oso garrantzitsuak dira Julia eta Susana eta etengabe ageri
> dira, eta Gorde nazazu lurpean-en ez dago emakumearen ikuspuntutik
> kontatutako narraziorik. Kandinskyren tradizioan bai, baita Martutene erdia
> ere.
>
> Lehengoan batek komentatu zuen Master bat egiten ahalegindu behar dutela
> UEUn eztabaidagai horren inguruan.
>
> Bazkaria permanenteago daukat presente zuk betaurreko moreak baino.
> Tripotxak oinarri? Beste eztabaidagai bat.
>
> Laztan bat.
>
> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko maiatzak 19 12:25):
>
>> Bai, luzerako emon leike Saizarbitoria eta emakumeak gaixak. Ez da nire
>> autore faborituena baiña ixa dana irakorri detsat. "Egunero hasten delako"
>> liburuan abortuaren gaixa jorratuta, feminismotik be badaka. "11 mila
>> pauso"n ia ez da emakumerik ageri. Eta "Gorde nazazu lurpean" gogoratzen
>> dodanagaittik, emakumien ikuspuntutik kontatzen dira narraziño batzuk, ezta?
>>
>> "Martutene" ez dot amaittu (ez ninduan asko katiau) eta momentu batzuetan
>> agure berde batzuen balentria sexual siñesgaitzak kontatzen zittuala
>> begittandu jatan! Tira, izan leike ointxe antiojo moriak instalauta
>> dittudala permanente!
>>
>> Bai, Luistxok be gura dau liburua! Bialduixozu! XDDD
>>
>> Eskerrik asko, Markos, benetan! Bazkari bat zor detsut, gogoratzen?
>>
>> leire n
>>
>> eli laztanguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> maiatzak 19 10:20):
>>
>>> Badaukat titularra:
>>>
>>> Zapiainen iraultza analogikoa:
>>> "Artekariak kendu eta idazleak berak banatzen ditu liburuak".
>>>
>>> Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>> maiatzak 19 08:58):
>>>
>>> Leire, galdera horrek oso erantzun luzea behar luke. Hain zuzen,
>>>> proposatuta dago, doktore tesi gisa, Saizarbitoria eta emakumeak. Eta
>>>> badago eztabaida, heteropatriarkatua aldezten oten duen, feminista ote den.
>>>> Gaur bidaliko dizut liburua.
>>>>
>>>> Bestalde, ez dakit zuk zer deriotzuzun, baina Luistxoren erantzuna
>>>> azaletik irakurrita ez dirudien arren, uste dut lerroartean liburua
>>>> eskatzen ari dela; bidali egingo diot CodeSyntaxera.
>>>>
>>>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2015(e)ko maiatzak 18 12:24):
>>>>
>>>> Milesker, Markos!
>>>>>
>>>>> Hauxe helbidea
>>>>> Bidebarrieta 48-5.ezk
>>>>> 20600-Eibar
>>>>>
>>>>> Emakumiak behin eta barriro, baina ze papel jokatzen dabe memorixa
>>>>> horretan? Zelan berreskuratzen dittuan?
>>>>>
>>>>> leiren
>>>>>
>>>>> Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2015(e)ko maiatzak 15 08:52):
>>>>>
>>>>>> Eskerrik asko, Leire!
>>>>>>
>>>>>> Helbide bat ematen badidazu liburua bidaliko dizut.
>>>>>>
>>>>>> Susa argitaletxekoek asmatu egin zuten proposatu nien azala ez
>>>>>> onartuta: Magritteren Oroimena baina Saizarbitoriaren aurpegia jarrita.
>>>>>> Trukulentoegia.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Oihana Leundaren azala primeran dagokio liburuaren edukiari, zatiketa
>>>>>> eta errepikatzea nabarmentzen baititu. Narrazioak egituratzeko
>>>>>> orduan, eta oroimenaren benetako funtzionamenduari fidel izan nahian,
>>>>>> Saizarbitoriak sarritan egin dio muzin denbora-segida linealari. Hori
>>>>>> lortzeko erabili izan duen prozeduretako bat eszenen zatikatzea eta
>>>>>> errepikatzea da. Gainera, eszena ez du bereziki garrantzitsua delako
>>>>>> errepikatzen; aldiz, errepikatzeak berak bilakatzen du garrantzitsu.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Narrazioaren gasolina oroimena da, irudimena ere oroimenak elikatzen
>>>>>> du, eta oroimena ez dabil segida kronologikoaren arabera, gehiago da 
>>>>>> plater
>>>>>> hautsi baten antzekoa. Güell parkeko mosaiko zatikatuak eta Oihana
>>>>>> Leundaren azal zatikatuek ematen dute oroimenaren zinezko
>>>>>> funtzionamenduaren berri.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Emakumeen seriearen ideia ere iradokitzen du azalak: Gisèle,
>>>>>> Michelle, Marga, Julia, Susana, Flora, Bioleta, Miren, Pilar, Lynn…
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Igartzen da OIhana Leundak pare bat buelta eman dizkiola oroimenaren
>>>>>> kontuari:
>>>>>>
>>>>>> http://zuzeu.eus/2012/12/08/gordin-oihana-leunda/
>>>>>>
>>>>>> Leundaren hitzak: “Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria
>>>>>> objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak horrela 
>>>>>> izan
>>>>>> ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun moduan 
>>>>>> jazo
>>>>>> ziren? Orain eta horrela, gogoratzen duguna izango da: iragana oraina 
>>>>>> da.”
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi
>>>>>> zuen (2015(e)ko maiatzak 14 12:40):
>>>>>>
>>>>>>> Gure MArkosek liburu barrixa etara dau. Saizarbitoriaren gaiñeko
>>>>>>> saiakeria: *Saizarbitoria eta iragana *
>>>>>>> http://susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best21
>>>>>>>
>>>>>>> Dedikatorixia be eibartar bateri, Unai San Martineri
>>>>>>>
>>>>>>> Zorionak, Markos! Kontau pixka bat!
>>>>>>>
>>>>>>> leire n
>>>>>>>
>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>> [email protected]
>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>
>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> _______________________________________________
>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>> [email protected]
>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>
>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> [email protected]
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to