Iaz atentzioa deitu zidan Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen adierazpen batek. Presoen aldeko manifestazio batera joango ote zen galdetu zioten, eta erantzuna: "Yo con estos no voy ni a heredar". http://sustatu.eus/1389898662865
Twitterren komentatu nuen eta Bilbo aldean batzuek esaten omen zuten formula hau. Niri halako gauza klasista bat iruditu zitzaidan... Heredatzera joateko ohitura gutxi langile klasekook, suposatzen dut. Luistxo 2015-07-06 16:41 GMT+02:00 Elena Laka <[email protected]>: > > Gipuzkoa Bizkaiaren aldean beti izan da apalagoa, eta orain ikusten > nabilenez, beti izango gara senide pobreak,ezebetxoak, Bizkaitarrei ez > diegu hurrik ematen ere. > > Adibide bat: oinordetza tramiteak egin ondoren, bi oinordetza zerga > dauzkat une honetan aurkezteko mahai gainean, bata Bizkaian, bestea > Gipuzkoan. > > Gipuzkoako zerga ereduak 6 orri ditu guztira, eta oinordetzan jasotzen > diren ondasunen balioa deklaratzeko, laukitxo bakarra dago. Laukitxo > horretan ipini behar da oinordetzan jasotako ondasun guztien balioa. Eta > listo, jasotakoaren zerrenda, eginda. > > Bizkaiko zerga ereduak 29 orri ditu, eta jasotako ondasunen zerrenda > egiteko, hiru orri, orri bakoitzean hamabi koadrotxo, ondasun guztiak > banan-banan zerrendaratu daitezen. > Lehen orrian jartzen dira ondasun higiezinak. > Bigarren orrian, ondasun higigarriak. > Eta hirugarrenean, ibilgailu, itsasontzi eta aireontzien zerrenda egin > behar da, esan bezala, 12 horrelako ondasun ipini daitezke, 12 koadrotxo > daudelako. > > Izango da Bizkaian oinordekoren oinordetzan jasotako ibilgailu, itsasontzi > eta aireontziekin dozena egiten duenaik, diñot nik. > > Gipuzkoan, ba, laukitxo bakarra. > > Poderio. > > Elna > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Luistxo Fernandez - [email protected] CodeSyntax (+34) 943 821 780 675 706 553 http://www.codesyntax.com Azitain Pol. 3-K Eibar E-20600
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
