Ez dot uste izakera konturik danik.Gehixago historixa kontuak. Dana dala,
beste herrixetako kontu batzuk ez jataz interesatzen, batzuetan Eibarkuak
be ez ;-)

Baiña eskualdian kontu hori hain da artifiziala! Esaterako Mutrikuko barri
baiño Elgetakua gurago nik. Baiña eskualdian Elgeta sartu ez eta Mutriku
bai!

leire n

Iban Arantzabal<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urriak 1 17:11):

> Nik be gustura irakurriko neuke Debabarrenaren barri eta ez agendiaren
> barri bakarrik.
>
> Nik ez dot esperantzarik galtzen. Izakeria be izango da...
>
> Iban
>
> El jueves, 1 de octubre de 2015, leire narbaiza arizmendi <
> [email protected]> escribió:
>
>> Ondo dago. Bazan ordua emaldixak, adibidez, errez topatzeko!
>> Oier, deseperantia da, errezoia dakazu! Nik, eskatziarren, eskatuko neuke
>> alkarrekin koordinatzia, ekitaldi bi batera egon ez daittezen. Izan be, ez
>> dakagu sekulako programaziñua eta askotan dagoz data hutsak eta era berian
>> ekitaldi bi batera!
>>
>> Baiña herrixan bertan ezin bada halakorik egin, gatxa litzake eskualdian
>> be ebitatzia!
>>
>> leire n
>>
>>
>> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> urriak 1 12:16):
>>
>>>
>>> Ondo, pozten naiz. Hurrengo pausua Portalean egiten diren kultur
>>> jarduera guztiak jasotzea, eta ez bakarrik udalak berak bultzatzen
>>> dituenak. Adibidez, bitxia da baina webgune hori  ikusita ezinezkoa da
>>> konturatzea Portalean bertan dantza gela bat dagoela non astero 300 lagun
>>> inguruk dantza egiten duten. Zaila da ulertzea zergatik Udalak bere gain
>>> hartu behar dituen musika, zeramika edo dibujoko eskolak, eta ordea
>>> dantzakoa ez, baina oraindik harrigarriagoa nola bisibilitate minimoa ere
>>> ukatzen zaion.
>>>
>>> Agendarena? Ni etsi naiz. Pentsatzen hasi naiz nahita ari dela nor bere
>>> kabuz. Aste honetako adibide bat. Bihar Coliseo antzokian Dantza ikuskizun
>>> bat dago. Hemen Eibarko udalaren webguneko sarrera:
>>> http://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/itzalak-txoriak Aurrerapausoa da
>>> sarrera izatea, nahiz eta oraindik maitasun apur bat falta zaion kulturaren
>>> komunikazioari. Udalak antolatzen du, baina udalaren webgunean ageri ez den
>>> dantza taldeak, bere blogean kariño apur bat gehiago jartzen dio dantza
>>> ekitaldi beraren komunikazioari: https://goo.gl/P3fh6O
>>>
>>> Ikuskizun horretako koreografoa aldameneko herrikoa da, Elgoibarkoa, eta
>>> gure herrian ematen ditu dantza klaseak. Eibarko udalaren komunikazioan
>>> hori ez da aipatu ere egiten. Barregarri ere gertatzen da nola aurkezten
>>> duen Josu: "*bi koreografo ezagun sartzen dira: Paolo Mohovich eta Josu
>>> Mujika.*". :-O
>>>
>>> Elgoibarren (ez udalaren webgunean, ez Barren aldizkarian...) ez duzue
>>> aurkituko Eibarko Coliseoan izango den dantza ekitaldiaren berri,
>>> elgoibartar batek koreografiatutako lana izan arren!!! Eta Eibarren nekez
>>> enteratuko zarete, bihar bertan, Mixel Etxekopar zuberotarraren emanaldia
>>> izango dela Elgoibarren.
>>>
>>> oier.
>>>
>>> 2015-10-01 9:26 GMT+02:00 Asier Sarasua <[email protected]>:
>>>
>>>> Eibarko udalak hauxe argitaratu dau oin dala gitxi:
>>>> www.eibar.eus/kultura
>>>>
>>>> Autobonborik eitteko asmo barik (Codesyntaxek egin dabelako), baina
>>>> uste dot Eibarko Udalak asmau egin dabela erabagi honekin.
>>>>
>>>> Orain arte nahiko sakabanatuta zekan informaziño guztia, gune
>>>> bakarrian bateratu dau. Hortxe topauko dogu Portaleako, Coliseoko,
>>>> Liburutegiko, Euskera saileko, Egoibarrako, Museoko, eta abarreko
>>>> informaziño guztia. Ekitaldixak, albistiak, kontakturako helbidiak...
>>>>
>>>> Sare sozialetan oindiokan pixkat sakabanatuta dago Eibarko Udalan
>>>> irudixa eta jarduna (kontu desberdin asko, bai Twitterren eta bai
>>>> Facebooken; bakoitxa beran aldetik), baina hor be bateratzeko eta
>>>> koordinatzeko asmua ei dago. Esango neuke hasi dirala, eta Eibarko
>>>> Udalan Twitter kontua ondo hasi dala biharleku horretan.
>>>>
>>>> Pendiente gelditzen dan kontu bat?
>>>> Oier Araolazak (eta Garik) aspaldi aldarrikatzen daben kontu bat:
>>>> eskualde mailako agenda bateratu bat. Elgoibarren, Soraluzen, Elgetan,
>>>> Ermuan... gauza interesgarri mordua egoten da, eta gehixenetan ez gara
>>>> enteratzen. Eta inguruko herrixetakuak be, gitxi Eibarkuetaz.
>>>>
>>>> Baina bueno, hasieran esandakuan harira, lehenengo urrats hau gustau
>>>> jatala.
>>>>
>>>> Ez badozue ezagutzen, hortxe dakazue:
>>>> www.eibar.eus/kultura
>>>>
>>>> Erabiltzaile eta eibartar moduan, uste dot erabilgarrixa eingo jakula
>>>> guztiori.
>>>>
>>>> a.
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> ____________________________________________
>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to