Oso ideia ona kultura bateratziana.
Zorionak!
El 2/10/2015 14:19, "leire narbaiza arizmendi" <[email protected]>
escribió:

> Ez dot uste izakera konturik danik.Gehixago historixa kontuak. Dana dala,
> beste herrixetako kontu batzuk ez jataz interesatzen, batzuetan Eibarkuak
> be ez ;-)
>
> Baiña eskualdian kontu hori hain da artifiziala! Esaterako Mutrikuko barri
> baiño Elgetakua gurago nik. Baiña eskualdian Elgeta sartu ez eta Mutriku
> bai!
>
> leire n
>
> Iban Arantzabal<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko urriak 1 17:11):
>
>> Nik be gustura irakurriko neuke Debabarrenaren barri eta ez agendiaren
>> barri bakarrik.
>>
>> Nik ez dot esperantzarik galtzen. Izakeria be izango da...
>>
>> Iban
>>
>> El jueves, 1 de octubre de 2015, leire narbaiza arizmendi <
>> [email protected]> escribió:
>>
>>> Ondo dago. Bazan ordua emaldixak, adibidez, errez topatzeko!
>>> Oier, deseperantia da, errezoia dakazu! Nik, eskatziarren, eskatuko
>>> neuke alkarrekin koordinatzia, ekitaldi bi batera egon ez daittezen. Izan
>>> be, ez dakagu sekulako programaziñua eta askotan dagoz data hutsak eta era
>>> berian ekitaldi bi batera!
>>>
>>> Baiña herrixan bertan ezin bada halakorik egin, gatxa litzake eskualdian
>>> be ebitatzia!
>>>
>>> leire n
>>>
>>>
>>> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>> urriak 1 12:16):
>>>
>>>>
>>>> Ondo, pozten naiz. Hurrengo pausua Portalean egiten diren kultur
>>>> jarduera guztiak jasotzea, eta ez bakarrik udalak berak bultzatzen
>>>> dituenak. Adibidez, bitxia da baina webgune hori  ikusita ezinezkoa da
>>>> konturatzea Portalean bertan dantza gela bat dagoela non astero 300 lagun
>>>> inguruk dantza egiten duten. Zaila da ulertzea zergatik Udalak bere gain
>>>> hartu behar dituen musika, zeramika edo dibujoko eskolak, eta ordea
>>>> dantzakoa ez, baina oraindik harrigarriagoa nola bisibilitate minimoa ere
>>>> ukatzen zaion.
>>>>
>>>> Agendarena? Ni etsi naiz. Pentsatzen hasi naiz nahita ari dela nor bere
>>>> kabuz. Aste honetako adibide bat. Bihar Coliseo antzokian Dantza ikuskizun
>>>> bat dago. Hemen Eibarko udalaren webguneko sarrera:
>>>> http://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/itzalak-txoriak Aurrerapausoa
>>>> da sarrera izatea, nahiz eta oraindik maitasun apur bat falta zaion
>>>> kulturaren komunikazioari. Udalak antolatzen du, baina udalaren webgunean
>>>> ageri ez den dantza taldeak, bere blogean kariño apur bat gehiago jartzen
>>>> dio dantza ekitaldi beraren komunikazioari: https://goo.gl/P3fh6O
>>>>
>>>> Ikuskizun horretako koreografoa aldameneko herrikoa da, Elgoibarkoa,
>>>> eta gure herrian ematen ditu dantza klaseak. Eibarko udalaren komunikazioan
>>>> hori ez da aipatu ere egiten. Barregarri ere gertatzen da nola aurkezten
>>>> duen Josu: "*bi koreografo ezagun sartzen dira: Paolo Mohovich eta
>>>> Josu Mujika.*". :-O
>>>>
>>>> Elgoibarren (ez udalaren webgunean, ez Barren aldizkarian...) ez duzue
>>>> aurkituko Eibarko Coliseoan izango den dantza ekitaldiaren berri,
>>>> elgoibartar batek koreografiatutako lana izan arren!!! Eta Eibarren nekez
>>>> enteratuko zarete, bihar bertan, Mixel Etxekopar zuberotarraren emanaldia
>>>> izango dela Elgoibarren.
>>>>
>>>> oier.
>>>>
>>>> 2015-10-01 9:26 GMT+02:00 Asier Sarasua <[email protected]>:
>>>>
>>>>> Eibarko udalak hauxe argitaratu dau oin dala gitxi:
>>>>> www.eibar.eus/kultura
>>>>>
>>>>> Autobonborik eitteko asmo barik (Codesyntaxek egin dabelako), baina
>>>>> uste dot Eibarko Udalak asmau egin dabela erabagi honekin.
>>>>>
>>>>> Orain arte nahiko sakabanatuta zekan informaziño guztia, gune
>>>>> bakarrian bateratu dau. Hortxe topauko dogu Portaleako, Coliseoko,
>>>>> Liburutegiko, Euskera saileko, Egoibarrako, Museoko, eta abarreko
>>>>> informaziño guztia. Ekitaldixak, albistiak, kontakturako helbidiak...
>>>>>
>>>>> Sare sozialetan oindiokan pixkat sakabanatuta dago Eibarko Udalan
>>>>> irudixa eta jarduna (kontu desberdin asko, bai Twitterren eta bai
>>>>> Facebooken; bakoitxa beran aldetik), baina hor be bateratzeko eta
>>>>> koordinatzeko asmua ei dago. Esango neuke hasi dirala, eta Eibarko
>>>>> Udalan Twitter kontua ondo hasi dala biharleku horretan.
>>>>>
>>>>> Pendiente gelditzen dan kontu bat?
>>>>> Oier Araolazak (eta Garik) aspaldi aldarrikatzen daben kontu bat:
>>>>> eskualde mailako agenda bateratu bat. Elgoibarren, Soraluzen, Elgetan,
>>>>> Ermuan... gauza interesgarri mordua egoten da, eta gehixenetan ez gara
>>>>> enteratzen. Eta inguruko herrixetakuak be, gitxi Eibarkuetaz.
>>>>>
>>>>> Baina bueno, hasieran esandakuan harira, lehenengo urrats hau gustau
>>>>> jatala.
>>>>>
>>>>> Ez badozue ezagutzen, hortxe dakazue:
>>>>> www.eibar.eus/kultura
>>>>>
>>>>> Erabiltzaile eta eibartar moduan, uste dot erabilgarrixa eingo jakula
>>>>> guztiori.
>>>>>
>>>>> a.
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> [email protected]
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>>
>>>> ____________________________________________
>>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to