azpitituluena komentatzia ahaztu jata.

Neri traba eitten deste. Eta gaiñera, betiko moduan, euskaldunok
ordaindu biharreko peajia da. Inglesak azpititulu barik inglesezko
pelikulak; alemanak be barik alemanezkuak; zer esanik ez españolak,
edo frantsesak, edo italianuak...
Baina euskaldunok ez; euskaldunok beste hizkuntza bateko azpitituluak
jasan bihar dittugu euskerazko pelikuletan. Beti bardiñok ordaindu
biharra be...

Eskerrak, kasu honetan, berba gitxiko pelikulia dan. Mesede eitten dau ;)

a.


leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko urriak 20 15:21):
> Neuk be holan urten neban. Uste dot azken hamar urtiotan ez dodan iñoiz
> fikziñozko pelikularik aittatu blogian, baiña sekulako gogua nekan eragin
> zestan guztia botatzeko.
>
> Ez neban negarrik egin eta alko errezekua naiz! Hori bai, arnasia moztu
> jatan behin edo behin. Latza baiña edarra aldi berian!
>
> Kontu batzuk ez siñistiana ez dakitt, ba. Ez neban plkanteau, baiña bai
> personajien edadia et ia izan leikiazen aitta-ama-seme-alabak-loibak.
>
> Eta erreakziño batzuk hain "geuriak"!!!!
>
> Eibartarren presentzixa be ona. Maite Arroitak seme nagusixak edo Nagore
> Aranburuk baino lerro gehixago zittuan ;-) Eta bere musikia ezin aproposagua
>
> Eta Akarregi figurante azaldu zanian ziñia barrezka, momenturik
> tragikuenian!
>
> Neretako biribilla!
>
> leire n
>
>
> Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak
> 20 11:38):
>
>> Eibarren be asteburu guztian jende asko.
>> Areto txikixan programau zeben eta emanaldi batzuetan sarrerak agortuta.
>>
>> Atzo iluntzeko emanaldixa areto nagusira aldatu zeben. Ondo
>> antolatzailiak.
>> Ez zan bete, baina ikusle asko.
>>
>> Neri be gustau jatan. Pelikula ederra da (Leirek esandakuakin bat
>> nator: http://eibar.org/blogak/leire/amama-pelikula).
>> Gertutasuna (geografiko zein tematikua) plus bat da gutako askorentzat.
>>
>> Momentu oso hunkigarrixak badittu (esate baterako ohiana, edo Mursegon
>> azkenengo kantuan eszenia), baina pentsatzen nebana baino gitxiago
>> (nere kasuan, behintzat).
>>
>> Sinbolismoz eta metaforaz betetako pelikulia. Tarteka larregi,
>> gertaera batzuk sinezgaitz bihurtzeraino.
>> Baina "gidoiak eskatuta" dagoz sinbolo eta metaforak argumentuan
>> gainetik. Justifikauta, seguru asko; metafora/sinesgarritasun oreka
>> horretan, zuzendarixak sinbolismuan alde egin dau.
>>
>> Tira, harira: merezi dabela. Ikusi biharreko pelikulia.
>>
>> Gaur goixian esnatu, eta ttak!, pelikuliaz gogoratu naiz.
>> Horixe da harrapatzen zaittuan pelikula bat neurtzeko irizpidia:
>> barruan gelditzen jatzula, eta ustekabian bistaratzen jatzula.
>> Duda barik, Amamak badaka hori.
>>
>> a.
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Iban Arantzabal<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> (2015(e)ko urriak 20 09:07):
>> > Ni atzo fan nintzan Amaia antzokira, Arrasaten. 600 bat lagun egongo
>> > giñan.
>> > Sekulako jende pillua, illara luze-luziak bai sarreria hartzeko eta
>> > baitta
>> > sartzeko be.
>> >
>> > Euskeraz emon zeben, eta azpitituluekin. Pantailla zoragarrixa dauka
>> > Amaiak
>> > eta butaka onak. Azkenengotarikua fan eta gutxitan moduan laugarren
>> > illaran
>> > jarri bihar izan nintzan: ze gozatua! Begixak hara eta hona ibilli
>> > nittuazen, eta holan azpitituluak zerenik be ahazu! Ez zosten trabarik
>> > egin.
>> > Ez dakit lekuagaittik edo ez dostalako inporta. Bixetatik euko dau.
>> >
>> > Eta pelikulia? uuuaaauuu. Badare bi momentu malkotan egon nintzanak, ixa
>> > zotinka hasteko. Eskerrak bakarrik fan nintzala :-)
>> >
>> > Gogorra, oso gogorra! Eta ederra, oso ederra!
>> >
>> > Ez badozue ikusi ez galdu hurrengo aukeria.
>> >
>> > Iban
>> >
>> > Igone Lamarain<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> > (2015(e)ko
>> > urriak 18 11:51):
>> >
>> >> Atzo arratsaldian juan zan lagun bat "amama" ikustera, ta "la abuela"
>> >> ikusi zeban. Ez zekixan españolez zanik, ez berak ezta zinera juandako
>> >> beste
>> >> askok be. Hasarre ta harrittuta urten zeben.
>> >>
>> >> Urtetzian galdetu ta Asierri esandakua esan zetsen.
>> >>
>> >> Enfin, iluntzeko sesiñora juan biharko dogu,
>> >>
>> >> Ig
>> >>
>> >> El 18/10/2015 11:47, "leire narbaiza arizmendi" <[email protected]>
>> >> escribió:
>> >>>
>> >>> Lotsagarrixa eristen detsat! Euskeraz egindako pelikulak
>> >>> azpititulatuta
>> >>> emon dira (Loreak ez dakitt) .
>> >>>
>> >>> atzera goiaz!
>> >>>
>> >>> leire
>> >>>
>> >>> Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> >>> (2015(e)ko urriak 18 10:51):
>> >>>>
>> >>>>
>> >>>>
>> >>>> 2015-10-17 12:05 GMT+02:00 leire narbaiza arizmendi
>> >>>> <[email protected]>:
>> >>>>>
>> >>>>> Bikoiztuta ez, azpitituluekin emongo dabe. Euskeraz berba eginda eta
>> >>>>> letrak gaztelaniaz, euskaraz egindako pelikiulak emoten diran
>> >>>>> moduan.
>> >>>>>
>> >>>>> Gustora ikusiko neuke letra barik, ba! Pilla bat despistatzen nabe!
>> >>>>
>> >>>>
>> >>>> Azpitituluen kontrako prejuizio espainol honengatik, hain zuzen,
>> >>>> egingo
>> >>>> zuten bertsio bikoiztua eta hori banatu.
>> >>>>
>> >>>> Hazi garen tokiaren ondorioa da. Kulturalki kolonizatuta. Bruselako
>> >>>> biztanleek ez dute aurreritzi berezirik, nonbait, zinean gauzak bi
>> >>>> azpidatzi
>> >>>> lerrorekin ikusten dituzte.
>> >>>>
>> >>>> Luistxo http://azpitituluak.com
>> >>>>
>> >>>>
>> >>>>>
>> >>>>> Eta ezin a ezer euskera HUTSIAN ikusi!
>> >>>>>
>> >>>>> leire
>> >>>>>
>> >>>>> Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> >>>>> (2015(e)ko
>> >>>>> urriak 17 11:35):
>> >>>>>>
>> >>>>>> Ba arrarua eitten jata bikoiztuta emotia EHn. LOREAK jatorrizko
>> >>>>>> hizkuntzan edota azpititukuekin emon zan.
>> >>>>>>
>> >>>>>> Orduan, ingurukuei abisau biharko jake, sustua hartu baino lehenau.
>> >>>>>>
>> >>>>>>
>> >>>>>> _______________________________________________
>> >>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> >>>>>> [email protected]
>> >>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >>>>>>
>> >>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >>>>>
>> >>>>>
>> >>>>>
>> >>>>> _______________________________________________
>> >>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> >>>>> [email protected]
>> >>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >>>>>
>> >>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >>>>
>> >>>>
>> >>>>
>> >>>>
>> >>>> --
>> >>>> Luistxo Fernandez - [email protected]
>> >>>>
>> >>>> CodeSyntax (+34) 943 821 780
>> >>>> 675 706 553
>> >>>> http://www.codesyntax.com
>> >>>> Azitain Pol. 3-K
>> >>>> Eibar E-20600
>> >>>>
>> >>>> _______________________________________________
>> >>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> >>>> [email protected]
>> >>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >>>>
>> >>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >>>
>> >>>
>> >>>
>> >>> _______________________________________________
>> >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> >>> [email protected]
>> >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >>>
>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >>
>> >>
>> >> _______________________________________________
>> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> >> [email protected]
>> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >>
>> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >
>> >
>> >
>> > _______________________________________________
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> > [email protected]
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to