Nik ez dut oraindik erabaki: Batetik:
Bai, niretzat ere nekagarria da azpitituluak irakurtzea. Gainera, bizkarrezurreraino sartuta daukagu Mitxelena XVI.aren "euskara salbatu behar dugunez, ez irakurri gaztelerazko azpititulu horiek!", eta azkenean pelikula gazteleraz jarraitzen bukatzen dugu, ez irakurtzeko indarrak egiten eta gainera kontzientzia txarrarekin aterako gara zinematik. Hau da gurutzea! Bestetik: Euskarazko edukiak bultzatu eta elebakarren artean zabaltzeko modu onena izan daiteke azpitituluen kontua. Horixe egiten zen hasieran ETB1ean, ezta? Dallas ematen zuten, baina gazteleraz azpititulatuta. Agian bide horrek jarraitu izan balu, gaur egun bertsio bakarra izango genuke zinema aretoetan: VOSE. Besterik gabe, jendea ohituta egongo litzatekeelako. Gainera, teknikoki hau konponduta dago gaur egun, gure telebistetan aukeratu daitekeenez azpitituluak jarri edo kentzea. Noski, zineman ezin da egin. Gari Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak 21 11:50): > Leirek: > >> zurekin konforme, Asier! >> >> Sekulako esfortzua egin bihar dot letrak ez irakortzeko! >> > Neri be etxata gustatzen euskerazkuak gazteleraz azpititulauta irakortzia. > > Ohitturiangaittik, azpitituluak irakortzen hasten naizelako hain zuzen be. > Bihar ez dotenian bebai. > > Baiña imajinatzen dot hori produktorian aukeria dala: bertsiño bi > merkaturatu, ala hiru. Eta badirudi euskera hutsez ikusi nahi dogunok ez > garala publiko ekonomikoki interesgarrixa. > > Edo? > > -- > *** > Oier Gorosabel Larrañaga > http://www.abante.eus > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
