Imanolek,
arazoren bat ei daka posta-konfiguraziƱuan, eta ezin dau mezurik
bialdu zuzenian posta-zerrenda honetara.
hementxe, kopixia.
a.
......
Pixkat ikusten egon naiz hitanoan (hikan) erabilera Eibarren. Eta
galderaren bat badakat:
a) Jeneralerako Ritxi Lizartzak egindako lana ikusi dot, bi
obratan: "Hitanoa, mintza hadi, lagun!" liburua, eta beronek landutako
HABE aldizkarian, 412 zenbakian, 2010eko uztaileko zenbakia.
Honek, Ritxik, garbi lagatzen dau: "galderetan eta harridurazko
perpausetan ezin da (hitanozko adizkiak) erabili", liburuak 85
orrixan, eta aldizkarian, HABE 412, 24 orrixan. Adibide moduan jartzen
dau: "Zergatik ez dut, ba, ligatuko? Eta ez: Zergatik ez dinat, ba,
ligatuko?".
BAINA..., liburuan, 85 orrialdean, aitortzen dau Mendebaldeko
euskalkietan sarri erabili izan dala hitanoa galderetan. Hementxe egon
leike eta nere galderan erantzuna.
b) eta begiratu dot Juanito San Martin egindako Zirikadak
eta Eztenkadak. Hauek dira obra nagusiak Eibarko hika erabiltzen.
Bertan, hasira-hasieratik, ikusten dogu:
- "Hi, hori hor dagon-hori eztok-pa eibartarra?" (Zirikadak, 14 orria)
- "Ta, zer dok hori?" (orri berian)
- "Eta horri zelan deitzen detsela esan dok?" (orri berean)
Guztiz-guztiz nagusia, hitanoa-hika galderetan, esandako adibide
moduan. Nik San Martinen bidia segitzen dot, gura. Zaletasunak izan
leikez, baina galdetzen dotzuet.
Horretara, galderetan, hitanuan, hitanuan kontestuan...
"Eta zer letraz hasten da?" (hikaz, helduak umiari, neskatxoari)
"Eta zer letraz hasten don? (hikaz, helduak umiari, meskatxoari)
Erantzunan zain.
Maite zaittuet.
Imanol.
(Ohar bat: Ezin ditut biharretik eibartar@postaria-ri mezurik bota.
Baliteke pasahitza aldatu behar izan nebala. Zuek berbidaltzen badozue
bestiok jakingo dabe. Mesedez.)
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.