Eta Imanoli erantzuna: Bai, halaxe dok. Teorixan, ez dok alokutiborik erabiltzen ez galderetan eta ez harridurazkuetan, baina praktikan (gure inguruan behintzat), sarri erabiltzen dok (nahiz eta aukerakua izan).
Hor ez ezik, baldintzetan be erabiltzen dok Eibarren (berez, baturako arauetan, erabilera hori gaitzetsita dagok, menpeko esaldixa dalako). a. Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko azaroak 23 13:24): > Imanolek, > arazoren bat ei daka posta-konfiguraziƱuan, eta ezin dau mezurik > bialdu zuzenian posta-zerrenda honetara. > > hementxe, kopixia. > > a. > > ...... > > > > Pixkat ikusten egon naiz hitanoan (hikan) erabilera Eibarren. Eta > galderaren bat badakat: > > a) Jeneralerako Ritxi Lizartzak egindako lana ikusi dot, bi > obratan: "Hitanoa, mintza hadi, lagun!" liburua, eta beronek landutako > HABE aldizkarian, 412 zenbakian, 2010eko uztaileko zenbakia. > Honek, Ritxik, garbi lagatzen dau: "galderetan eta harridurazko > perpausetan ezin da (hitanozko adizkiak) erabili", liburuak 85 > orrixan, eta aldizkarian, HABE 412, 24 orrixan. Adibide moduan jartzen > dau: "Zergatik ez dut, ba, ligatuko? Eta ez: Zergatik ez dinat, ba, > ligatuko?". > BAINA..., liburuan, 85 orrialdean, aitortzen dau Mendebaldeko > euskalkietan sarri erabili izan dala hitanoa galderetan. Hementxe egon > leike eta nere galderan erantzuna. > > b) eta begiratu dot Juanito San Martin egindako Zirikadak > eta Eztenkadak. Hauek dira obra nagusiak Eibarko hika erabiltzen. > Bertan, hasira-hasieratik, ikusten dogu: > - "Hi, hori hor dagon-hori eztok-pa eibartarra?" (Zirikadak, 14 orria) > - "Ta, zer dok hori?" (orri berian) > - "Eta horri zelan deitzen detsela esan dok?" (orri berean) > > Guztiz-guztiz nagusia, hitanoa-hika galderetan, esandako adibide > moduan. Nik San Martinen bidia segitzen dot, gura. Zaletasunak izan > leikez, baina galdetzen dotzuet. > > Horretara, galderetan, hitanuan, hitanuan kontestuan... > "Eta zer letraz hasten da?" (hikaz, helduak umiari, neskatxoari) > "Eta zer letraz hasten don? (hikaz, helduak umiari, meskatxoari) > > Erantzunan zain. > Maite zaittuet. > Imanol. > > > > (Ohar bat: Ezin ditut biharretik eibartar@postaria-ri mezurik bota. > Baliteke pasahitza aldatu behar izan nebala. Zuek berbidaltzen badozue > bestiok jakingo dabe. Mesedez.) _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
