Zeharka bada ere, futbolaz hitz egitera nator kuriositate batekin: Akordatu naiz garai batean bazegoela "Arietes del Eibar" izeneko rock talde Argentinar bat.
Rock talde honen bi fundatzaileei PCFUTBOL ordenagailu jokoan ibiltzea gustatzen zitzaien, eta joko hartan azaltzen ziren jokalari txarrenak Eibarko aurrelariak omen ziren (Argentinan ariete esaten zaiena). Beraien artean "sos peor que un ariete del Eibar" esamoldea erabiltzen hasi ziren, eta rock taldea osatu zutenean izen hori erabili zuten: Arietes del Eibar. Taldea desagertuko zen ziurrenez, baina oraindik badute webgunea Geocities-en, 2002. urtetik eguneratu gabe. http://www.geocities.ws/arietesdeleibar/ Gaur egun ez lukete izen hori jarriko, ezaguna bait da nolako fama ona hartu duen mundu mailan gure herriko taldeak, kudeaketa eta etika eredu onenen artean, eta edozein konparaketa egiteko balio du, http://eibar.org/ atariaren Twitter jarioan irakurtzen dudanez. Tipikoena da "Eibarrek XX miloiko aurrekontuarekin guk XXXX-rekin baino jokalari hobeak ditu". Nik Eibar.org-eko portadako Twitter jariotik jarraitzen dut futbolaren aktualitatea. Gari
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
