Martitzenian Berriz-en izan nintzan, eta hango dantzariek kontatu zidaten gerra aurreko karnabal konparsa bat rekuperatuko dutela aurten. 1934an Berrizko koadrila batek hegazkin bat egin zuela eta haren inguruan bertso batzuk idatzita batera eta bestera ibili zirela festan eta kantuan. Horixe berregiteko asmoa dutela aurten <http://anboto.org/berriz/1453895672861> Beinke euskal taldearen ekimenez. Bertsoekin fotokopiak egin dituztela eta papera eman zidaten eskura. Bertsoak irakurtzen hasi eta... bai, Eibarren 1930ean atera zuten Ardurabakuen aeroplanuaren bertsoak dira, Berrizko izen eta pertsonetarako egokitutakoak. Karnabal exportazioa?
oier. -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
