Hiru gizon ilustre-ren kasuan adaptaziñua dala esango neuke neuk be! Aroplanuana batek daki!
Edarrak dira, dana dala! leire n Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko urtarrilak 28 12:52): > > Bai, Ardurabakuen aeroplanuakin, fetxak zuzenak badira behintzat (1930 > Eibarren; 1934 Berrizen) ematen dau norabidia Eibartik Berrizera izango > zala, baina Eibarren asmatutakuak ete ziran bertsuak? > > Eibarko kantuen liburuan Ardurabakuen aeroplanuan bertsoak Anbrosio Atxa > “Itxaso” izenarekin firmatuta datoz. Baina "Hiru gizon ilustre" ere > "Itxaso"k firmauta ageri da, eta Lekeition bezala, beste herri askotan > kantatu izan da "Hiru errege datoz". > > Ahotsak-en adibidez ( > http://www.ahotsak.eus/arrasate/pasarteak/arr-018-008/ ) Arrasateko > bertsio hau ageri da: > > > > > *Hiru errege datoz kale nausitik,tripa saardoz beteta, ezin egon > zutik.Meltxorrek heltzen dio Gasparri besotik,ez muturrez aurrera > eroriagaitik.* > > Xabier Etxabek *Zarauzko Folklorea *liburuan dioenez Zarautzen eta Orion > kantatu izan da "Hiru errege datoz" Arrasateko bertsio berdintsuan: > > *Hiru Errege datoz * > *Kale Nagusitik,* > > *tripa ardoz beteta, ezin egon zutik.Meltxorrek heltzen diyo Gaxparri > besotik,ez muturrez aurrera erortziagatik.*Are gehiago, Etxabek dio > Bilintxen garaian kantu hori ezaguna zela Donostian, eta kantuaren > sortzailea Biliintx izan ote zen sujeritu izan dela ere bai, baina Aita > Zavalak Bilintxen autoretza ukatu zuela. > > Beraz, non geratzen da Anbrosio Atxa "Itxaso"ren autoretza? Ba ziur aski > egokitzapenean (Eibarko erreferentziak sartzean, hiru erregeak hiru gizon > ilustregatik aldatzean, Eibarko kale eta pertsonen izenak, eta joskerak > sartzean, e.a.) eta Eibarren kantatzen den bigarren zati > euskara-gaztelerazko horretan: > > *Hiru gizon ilustre itturri bidetik* > *Mozkor-mozkor eginda Elgetakaletik* > *Aulestik heltzen zion Loperi lepotik * > *Ez muzturrez aurrera erortziagatik. * > > *La esposa decía Iriagaittikan: * > *-No le puedo sacarle Tocayonetikan.* > *Porque le gusta mucho napar beltzetikan* > *No le gustará tanto Urkusuko urikan. * > > *Urkusuko itturrixak baleki berbetan * > *Zerbaitt esango leuke astelehen goizetan. * > > > Eta ardurabakuen aeroplanuan kasuan? Ba auskalo, nik ez dakit behintzat. > > oier. > > 2016-01-28 12:16 GMT+01:00 Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> > : > >> Oier A-k: >> >>> Martitzenian Berriz-en izan nintzan, eta hango dantzariek kontatu zidaten >>> gerra aurreko karnabal konparsa bat rekuperatuko dutela aurten. 1934an >>> Berrizko koadrila batek hegazkin bat egin zuela eta haren inguruan bertso >>> batzuk idatzita batera eta bestera ibili zirela festan eta kantuan. >>> Horixe berregiteko >>> asmoa dutela aurten <http://anboto.org/berriz/1453895672861> Beinke >>> euskal >>> taldearen ekimenez. Bertsoekin fotokopiak egin dituztela eta papera eman >>> zidaten eskura. Bertsoak irakurtzen hasi eta... bai, Eibarren 1930ean >>> atera >>> zuten Ardurabakuen aeroplanuaren bertsoak dira, Berrizko izen eta >>> pertsonetarako egokitutakoak. Karnabal exportazioa? >>> >> Oier G-k: >> Bai kuriosua. Kantugintzan betidanik gertatu izan dan gauza normala da >> hori, baiña oinguan oso ondo trazau leike nundik nora egin daben bidia. >> >> Halako kasu pare bat etortzen jataz gogora: >> - Lekitton "Hiru errege..." hasten dan kantu bat dago, Eibarko "Hiru >> gizon ilustre..." kantuan kalkaua. Lekittar peto-petotzat dake, jakiña (eta >> ez esan ezetzik!) ;-) >> - "Hiru arioplano pasata / bat itxasora jauzi..." kantuen aldaeraz dagoz >> Bermion, Lekitton eta Mutrikun (gitxienez); hiru herrixetan kontatzen da >> herri parian jausittako abioi bati jarrittako koplak dirazela. >> >> -- >> *** >> Oier Gorosabel Larrañaga >> http://www.abante.eus >> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
