Pasa dan astian ikusi neban kalian, urte mordua ikusi barik egon ostian.
Sekulako poza hartu neban neuk be!

Ni prest nago laguntzeko, baina pare bat-hiru izaten bagara.

leire n

Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
otsailak 11 09:53):

> Atzo telefono dei atsegin bat izan nuen: Jon Etxabe ex-abade eta
> ekintzaileak deitu ninduen.
>
> argazkia:
>
> http://www.argia.eus/blogak/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/2014/08/MG_1295.jpg
> elkarrizketa bat:
> http://etakitto.eus/berriak/elkarrizketak/jon-etxabek-ondo-gogoan-dituenak-zamoran-bizitakoa-ez-ahazteko.html
>
> Eibarren bizi da berriro gizona, eta laguntza eskatu zidan, "dauzkan
> gauzak" Interneten jartzeko. Testu eta irudi zahar edo berriez diharduen,
> ez dakit, ezta ere akaso gaur egungo bere iritzia eta jarduna jarri nahi
> duen ere.
>
> Esan nion lagunduko niola, baina nahi nuke Eibarko lagun pare batek ere
> lagunduko banindu zeregin honetan. Nik beharretik urten eta Donostiarako
> bidea hartzen dot normalean, eta bisita bat edo beste egingo diot Joni,
> baina Eibarren bizi den batek akaso errazago izango du tarteka joan,
> materialak ikusi, hartu eta egoteko. Gero koordinatuko ginateke.
>
> Zer izan daitekeen emaitza? Eibar.org-en blog bat, atal bat, Jon bera
> e-postaz Eibartarrak zerrendan, gizona Twitterren jarri... ez dakit.
> Berarekin ikusi eta aztertu behar.
>
> Boluntariorik bai Etxaberengana joateko?
>
> eskerrik asko aldez aurretik
>
> --
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to