Nik tarteka ikusten ditut Jon eta Maria Luisa Eibarren. Urte batzuk egin
dituzte Etxarrin, eta uste dut orain pare bat urte etorri direla Eibar
aldera. Ni ere prest laguntzeko.
oier.

2016-02-11 13:00 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:

> Pasa dan astian ikusi neban kalian, urte mordua ikusi barik egon ostian.
> Sekulako poza hartu neban neuk be!
>
> Ni prest nago laguntzeko, baina pare bat-hiru izaten bagara.
>
> leire n
>
> Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> otsailak 11 09:53):
>
>> Atzo telefono dei atsegin bat izan nuen: Jon Etxabe ex-abade eta
>> ekintzaileak deitu ninduen.
>>
>> argazkia:
>>
>> http://www.argia.eus/blogak/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/2014/08/MG_1295.jpg
>> elkarrizketa bat:
>> http://etakitto.eus/berriak/elkarrizketak/jon-etxabek-ondo-gogoan-dituenak-zamoran-bizitakoa-ez-ahazteko.html
>>
>> Eibarren bizi da berriro gizona, eta laguntza eskatu zidan, "dauzkan
>> gauzak" Interneten jartzeko. Testu eta irudi zahar edo berriez diharduen,
>> ez dakit, ezta ere akaso gaur egungo bere iritzia eta jarduna jarri nahi
>> duen ere.
>>
>> Esan nion lagunduko niola, baina nahi nuke Eibarko lagun pare batek ere
>> lagunduko banindu zeregin honetan. Nik beharretik urten eta Donostiarako
>> bidea hartzen dot normalean, eta bisita bat edo beste egingo diot Joni,
>> baina Eibarren bizi den batek akaso errazago izango du tarteka joan,
>> materialak ikusi, hartu eta egoteko. Gero koordinatuko ginateke.
>>
>> Zer izan daitekeen emaitza? Eibar.org-en blog bat, atal bat, Jon bera
>> e-postaz Eibartarrak zerrendan, gizona Twitterren jarri... ez dakit.
>> Berarekin ikusi eta aztertu behar.
>>
>> Boluntariorik bai Etxaberengana joateko?
>>
>> eskerrik asko aldez aurretik
>>
>> --
>> Luistxo
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to