Kaixo, ikusi dut Josu Ibargutxiren mezuetan ohar hau jartzen duela. "L*EGEZKO ABISUA.-* Mezu elektroniko honetako informazio guztia (erantsiak izan ditzaken fitxategiak barne) jasotzaile gisa ageri den(ar)entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari erantsitako fitxategietako informazioa isilpekoa, konfidentziala da, edota jabetza intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago. Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik hitzartu ezean. Errakuntzaren baten ondorioz mezu hau jasotzen baduzu, bertan jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren bidaltzaileari, mesedez ([email protected]) eta gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati bat."
Barkatu, baina ezin da horrelako mezu zatirik posta-zerrenda honetara bidali. Zerrenda honetan partaidetza publikoa da, eta artxiboak ere publikoak dira. Hona bidalitakoa ezin da izan isilpekoa edo konfidentziala izan, edo izatekotan, bere zabalkundearen ardura bidaltzailearena da, eta ez jasotzaileena. Bereziki parte hau: "Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, ". Ez, ez. Konpromisoa bidaltzailearena da, eta ez jasotzaileena (zerrendako beste partaideena) edo zerrendaren antolatzaileena, Eibar.org elkartearena. Mesedez Josu, kendu mezu horien izenpea hona bidalitako mezuetan. Luistxo, zerrendako kudeaketaren izenean
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
