Eguerdi on,

Badakizue larunbatean Euskal Herriko Itzuliko erlojupekoa Eibarren jokatuko
dela. Hori dela eta, ia herri osoa blokeatuta egongo da 13-tatik 18-tara
kotxeentzat.

Harritu nau informazioa emateko moduak. Itxita egongo diren kaleetako
pegoretan bakarrik jarri dituzte kartelak, itxita egongo diren kaleen
zerrenda emanez. Pare bat edo hiru kale izango balira, bale, baina 50
kaletik gora egongo dira itxita, baita sahiesbidea eta Azitaingo
Industrialdea ere bai. Hau da, ez dela eragin partzial bat izango, herri
guztian eragingo du. (Praktikan, Ipuruan edo Urkin bizi bazara Elgetara
joan ahalko duzu, agian AmaƱatik Ermua aldera ere bai... kitto!)

Iruditzen zait disimuloan edo, eman dela informazioa udaletik, eta ez dakit
orokorrean jendea konturatu den larunbatean 13-tatik 18-tara ezingo dela
kotxez mugitu.

Ba horixe, larunbatean eguerditik aurrera kotxea mugitu beharra baduzu...
Aurrez antolatu!

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to