nik be bardiña pentsau neban, zerrenda bat baiño, askoz argigarrixagua
izango zala plano bat.
Eta plano horretan adierazi zer egongo dan itxitta.

a.



Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
apirilak 7 12:15):
> Eguerdi on,
>
> Badakizue larunbatean Euskal Herriko Itzuliko erlojupekoa Eibarren jokatuko
> dela. Hori dela eta, ia herri osoa blokeatuta egongo da 13-tatik 18-tara
> kotxeentzat.
>
> Harritu nau informazioa emateko moduak. Itxita egongo diren kaleetako
> pegoretan bakarrik jarri dituzte kartelak, itxita egongo diren kaleen
> zerrenda emanez. Pare bat edo hiru kale izango balira, bale, baina 50
> kaletik gora egongo dira itxita, baita sahiesbidea eta Azitaingo
> Industrialdea ere bai. Hau da, ez dela eragin partzial bat izango, herri
> guztian eragingo du. (Praktikan, Ipuruan edo Urkin bizi bazara Elgetara joan
> ahalko duzu, agian Amañatik Ermua aldera ere bai... kitto!)
>
> Iruditzen zait disimuloan edo, eman dela informazioa udaletik, eta ez dakit
> orokorrean jendea konturatu den larunbatean 13-tatik 18-tara ezingo dela
> kotxez mugitu.
>
> Ba horixe, larunbatean eguerditik aurrera kotxea mugitu beharra baduzu...
> Aurrez antolatu!
>
> Gari
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to