Erretrato polittak, Asier.
Lehen ikasturtea 1978-1979 izan zen Iturburun, guk 6. maila. Esango nuke ohi baino apur bat beranduago hasi genuela ikarturtea urte horretan, artean zeharo amaittu barik zegoelako eraikina. Autobusek ere beheko errebueltan lagatzen gintuzten, oraindik ez zegoelako gora igotzeko bidea bukatuta. Eraikinak 40 miloi pezetako aurrekontua izan zuen orduan, sekulako dirutza. Elna ________________________________ Nork: [email protected] <[email protected]> honen izenean: Asier Sarasua <[email protected]> Bidaltze-data: larunbata, 2017(e)ko urtarrilaren 7a 12:41 Nori: Eibartarrak zerrenda Gaia: [eibar] Iturburu eraikitzen (1976-1977) Gabonetan erretrato zaharren artian ibili naiz, papel zaharrak antolatzen, eta Iturburuko erretrato batzuk agertu jataz. Zerrenda honetan "iturburutar" dexente dago ta... (ni neu ez) https://www.flickr.com/photos/asarasua/albums/72157676922427602 1976-1977 negua izango da. Ikastolia eraikitzen (urtebete lehenago, biharbada?) 1978ko udabarrixan inauguratu zan, oker ez banago. a. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
