Kaixo eibarnautok! Ba bai, ez dut uste gauzak dauden bezala, asko aurreratzerik dagoenik bide horretatik barna, baina era berean dena dago egiteko. Garrantzitsua iruditu zaidan Ramon Rubial fundazioak gonbidatzea Estiballes, baita berak bota zuen bertsoa ere. Eta txalotzekoa iruditu zitzaidanez, horrela egin nuen Twitter-en.
Aurreko batean idatzi nuen blogean belaunaldi pare bat desagertu behar direla lehen lerrotik etorkizunean beste zerbait egiteko. Dena den, Angel González poetak "Sin esperanza, con convencimiento" liburua argitaratu zuen eta horrek laburbitzen du nire egungo egoera. Javier Ortiz lagunak askotan aipatzen zuen esaldia. @iturri Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 27 11:21): > Iturrin bidez jakin dot mobida honena (EH Bilduko zinegotzia, Ramon Rubial > fundazioaren ekimen batera gonbidatua. Arkaitz Estiballes bertsolaria da, > eta euskal ezkertiarren konfluentzia aldarrikatu du bertso batean): > https://twitter.com/DenisItxaso/status/934753222266368000 > > Zer eresten detsazue? Momentuz, nere ustez ames politta baiño ez da; > jakiñekua da PSE-n euskal joerakuak minorixa minimua dirazela... ezker > abertzalian be ez neuke esango konfluentzia horrek askori "tilin" egitten > detsanik... eta gaur egunian EH-ko jaurlaritzetako giruan intzentsu usain > larregi dago. > > -- > *** > Oier Gorosabel Larrañaga > http://www.abante.eus > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
