Nik esfera ezberdinak bananduko nituzke.
Legebiltzar mailan ezinezko ikusten dut orain, aldundi maila zail, baina herri
mailan zergatik ez?
Sozialistek, Podemosek eta Bilduk, esaterako, ezingo lukete bat egin herri
mailako etxebizitza politikan? Estiballesen besarkada hori da.
Makroak (ez Magroak), herri mailako harremanak era kutsatzen ditu, eta, herri
mailan akordio arraroagoak ikusi izan ditugu.
Etorkizuna, belaunaldi berriei zerbait hobea ematea... Eta halako hitz politak
hori dira. Jesus Egigurenek esan zuen, kaleetan normalizazioa honezkero
existitzen zela, orain hori bulegoetara eraman behar dela. Eta hori herri
mailan jaio daiteke.
De: Mikel Iturria <[email protected]>
Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Enviado: Lunes 27 de noviembre de 2017 11:36
Asunto: Re: [eibar] Estiballesen bertsua
Kaixo eibarnautok!
Ba bai, ez dut uste gauzak dauden bezala, asko aurreratzerik dagoenik bide
horretatik barna, baina era berean dena dago egiteko. Garrantzitsua iruditu
zaidan Ramon Rubial fundazioak gonbidatzea Estiballes, baita berak bota zuen
bertsoa ere. Eta txalotzekoa iruditu zitzaidanez, horrela egin nuen Twitter-en.
Aurreko batean idatzi nuen blogean belaunaldi pare bat desagertu behar direla
lehen lerrotik etorkizunean beste zerbait egiteko.
Dena den, Angel González poetak "Sin esperanza, con convencimiento" liburua
argitaratu zuen eta horrek laburbitzen du nire egungo egoera.
Javier Ortiz lagunak askotan aipatzen zuen esaldia.
@iturri
Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko azaroa 27 11:21):
Iturrin bidez jakin dot mobida honena (EH Bilduko zinegotzia, Ramon Rubial
fundazioaren ekimen batera gonbidatua. Arkaitz Estiballes bertsolaria da, eta
euskal ezkertiarren konfluentzia aldarrikatu du bertso batean):
https://twitter.com/DenisItxas o/status/934753222266368000
Zer eresten detsazue? Momentuz, nere ustez ames politta baiño ez da; jakiñekua
da PSE-n euskal joerakuak minorixa minimua dirazela... ezker abertzalian be ez
neuke esango konfluentzia horrek askori "tilin" egitten detsanik... eta gaur
egunian EH-ko jaurlaritzetako giruan intzentsu usain larregi dago.
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus
______________________________ _________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak-request@postaria. com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.