Uste dot erantzuten ari dala bota dizkiodan galderei.

 Gorkak eta Julen Bollain-ek ere egin dezakete.  Ez dakit Psoe ta
Irabazikoren bat badagoen. Baina aurrera! Asko dago debatitzeko.


Animo danoi!




El 21 feb. 2018 1:33 p. m., "leire narbaiza arizmendi" <[email protected]>
escribió:

> Josu, kanpaiñarik egin barik, e?
> Ez da ez sasoia, ez lekua!
>
> leire n
>
> Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko otsailaren 21(a) 13:25):
>
>> Eskerrik asko, Ane.
>>
>> Albistia euskeraz nahi dabenandako badago aukerarik:
>> http://etakitto.eus/berriak/josu-mendicute-izango-da-2019ko-
>> udal-hauteskundeetarako-eaj-pnvren-alkategaia.html
>>
>> Aipatzen dittuzun gauzak, zuzenago edo zeharka, lehen elkarrizketan
>> aipatu dittut, "amesten doten Eibar" zelakua dan galdetu destenian. Hau
>> bai, gaztelaniaz. http://cadenaser.com/emisora/2
>> 018/02/21/radio_eibar/1519200061_457724.html
>>
>> Bat nator erronka haundixak dakaguzela aurrez aurre. Halandabe, uste dot
>> bagagozela gaztiongan pentsatzen. Askotan eztabaida txikixetan zarata asko
>> egitten dogu, baiña agintaldi hontan aurrerapausu batzuk emon dira. Ez dira
>> nahikuak! Baina egin dogu zeozer. Batzuk aipatziarren, gaztiendako
>> alokairurako laguntzak jarri dira, ez nik nahiko neuken moduan, baina
>> pausua emon dogu (bereziki EH Bilduk proposatuta); ekintzailliendako
>> laguntzetan indar gero eta haundixagua jarri dogu eta enplegu plan bat
>> abiatu dogu formakuntza tarteko (EAJk eta Irabazik bultzatuta)... aurten
>> dirulaguntzak jarriko doguz eraikin industrial hutsetan jarduera barrixak
>> abiatzeko (Biharrian moduko ekimenak). Uste dot bide luzia dakagula
>> aurretik, ideiak areagotu, antolatu eta planifikatu biharra daguala, baina
>> pausu batzuk emon doguz.
>>
>> Benetan uste dot pausu horiek emoteko ez dala nahikua izango alderdi
>> politikuen lana. Ez dot gure erantzunkizuna alboratuko, baina bai nolabait
>> partekatu: uste dot Eibarren etorkizuna guztion artian eraiki biharko
>> dogula eta zuk zeuk be zeresan asko euki zeinkela. Ihes egin barik, ilusio
>> apur bat piztu dezagun. Hori da, behintzat, nere erronka.
>>
>> josu
>>
>>
>>
>>
>> Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
>> otsailaren 21(a) 12:51):
>>
>>> *ZORIONAK ibilbide berrian Josu!*
>>> http://www.diariovasco.com/bajo-deba/eibar/josu-mendicute-ca
>>> ndidato-20180219203814-nt.html
>>>
>>>
>>> Ez daukazu lan makala aurretik! ANIMO!
>>>
>>>
>>> Mezu bakarra udaleko politikari *GUZTIENTZAT:*
>>>
>>>
>>> *Noiz hasiko zarete udalean gazteongan pentsatzen? 29 urteko emakume ta
>>> autonoma moduan, argi esango dut: gazteontzako ez dago etorkizunik
>>> eibarren.  *
>>>
>>> *Etxebizitza alorra, lan prekarietatea, Alfa (ekonomia), kultura
>>> zerbitzu eskasa ta gaizki kudeatua, berdintasunaren aldeko ekintza gutxi...
>>> Horrek lau puntuak eibarren nahiko makal daudela esango nuke. Eibar laster
>>> GERONTOLOGIKO bat izango da, ta gazteok ihes egingo dugu Donosti/Bilbo edo
>>> atzerrira. Gai SERIOA da. *
>>> * Eibar ezin da izan Ipurua eta dosdemayoko poteoa soilik.  Herri hori
>>> eraikitzea nahi bada, behintzat, ni banoia!*
>>>
>>>
>>> Badakit errezena kexatzea dala, baina beno, eraikitze aldera.
>>> Kontzientzia ta kritikotasun pixkat bihar dau etorkizuneko udalak ta
>>> gizarteari begiratzea eta entzutea. Berdina eta ezberdinari. Izan zirenei
>>> eta izango direnei.
>>>
>>>
>>> Animo danoi eta egurra!
>>> Zorte on!
>>>
>>> Ane
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *          Ane Urkiola ** | Komunikazioa *
>>> *| Ikus-entzunezko Produkzioa & Zuzendaritza **|*
>>> *      [email protected] <[email protected]> | 639976232
>>> <639%2097%2062%2032>*
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>> com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to