Inausketiaren gainian ezin neike ezer argitu piñuen kontuarekin berriz 
zertxobait: egixa da bai, piñu-sail haundixak botatzen diharduez oso tarte 
txikixan. Diputaziñuak laguntza beezii bat jarri dau ointxuan pinudi zaharrak 
mozteko. Izan be, gaixua sartu da eta larritu egin dira. Mendi-sail asko 
itxuragabetuta dagoz eta zeozer egin behar. Zein da atzetik datorrena? Asko 
hobia ez, eukaliptua.



Nire Samsung Galaxy smartphonearen bidez bidali da.


-------- Jatorrizko mezua --------
Igorlea: leire narbaiza arizmendi <[email protected]>
Data: 24/04/2018 19:03 (GMT+07:00)
Nori: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Gaia: [eibar] Arbola iñausketa salbajia

Aupa, lagunok

Pazko astian Arratera juan nintzan aspaldiko partez, eta bidian gauza arraro 
batzuk ikusi nittuan. Batetik, piñu mordo bat kendu dittuela, eta mendi magal 
batzuk inoiz hala ikusi barik nenguan, huts-hutsik (oin ikusi bihar ze sartzen 
daben alapara hórretan).
Bestetik, fijau giñan Batez be Ixutik Arraterako bidian arbola asko iñausi 
dittuela, baina oso era salbajian, goiko partia moztuta, edozelan.

Handik egun batzuetara Elgoibarko bidian be ikusi nittuan beste batzuk holan 
moztuta. Atzo Apalategi aldian be ikusi nittuan batzuk

Badaki iñork zergaittik? Zer pasau dan?

leire n, begiralea
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to