enmarkatzeko erantzuna, Enrike ;) iñun argitaratzeko asmorik? Tristia da, baina proposamenak eta konponbidiak partikularren eskutik datoz gehixenetan holako kontuetan (naturaren babesaz dihardut). Bizkaixan Lurgaia Fundaziñua lurrak erosten eta alokatzen hasi da lurjabe txikixeri, bertako zuhaitzak landatzeko (pinu eta eukaliptu sail amaierabakuen aldamenian, gitxienez bertako baso batzuk euki deiguzen); Deltebre moduko Naturgune supergarrantzitsu batian be, onduen zaindutako inguruak partikularrak dira, SEOk (Sociedad Española de Ornitologiak) kudeatzen daben Riet Vell (paradisu txiki bat) eta La Caixana dan beste sail haundi bat. Bittartian, beste guztia modu salbajian explotatzen da (Doñana edo Daimiel moduan), eta erakundiak geldirik. Monegros inguruan be (Europan bakarra dan ingurune naturala), erakundiak ureztatze-sistemak bultzatzen hasi dira, zer eta basamortu baten erdixan. Eskerrak hamen be SEOk lur-sail haundi batzuk erosi zittuan bertako faunia eta floria babesteko.
Erakundiak interes pertsonalak babesten, eta partikularrak hasi bihar interes orokorra defenditzen. a. Hau idatzi du Sosola Baserria ([email protected]) erabiltzaileak (2018 api. 26, og. (17:29)): > Basoetako Foru Araua bada, bertan landaketak egiterakoan zen bait muga > ezartzen dira: Iturri, baserri eta belardietarainoko distantzia > gutxienekoa, higadura arriskua eta abartxo batzuk. Bestela ez da inongo > arazorik lur-jabeak berak nahi daben espeziea sarzeko. > > Hainbat espezie eta arbola-mota egonda zer dala-ta orain arteko > pinu-monokultibua eta ustez datorkigun eukaliptuarena? > > "Errentagarritasun" kontua. Epe motzeko errentagarritasuna: pinuak 40 urte > behar ditu mozteko eta eukaliptuak 20. > > Bere garaian baso-politika zehatz bati zabaldu zitzaion atea. Landa eremu > atlantiarrean baserri asko dira. Gehienak orografia zaileoak eta azalera > txikikoak (XvII eta XVIII) mendeetan mendiaren kolonizazio masiboaren > ondorioa gosetik ihesi (beste asko Ameriketara), Espainiako gobernarien > erabaki desastrosoek eraginda. Beraz, baserri txiki ugariz bete ziren gure > mendiak. XX.mendean diktadurak baso-politika zehatza diseinatu eta martxan > jartzen du landa-eremuko jendea hirietara desplazatuz esku-lanaren premian > industria asetzeko. Hortxe koka dezakegu gaurko baso-politikaren jatorria. > Esan gabe doa, diru-laguntzen politika erabat baldintzatzen dutela eta > hortik soilik lortzen dela "errentagarri" egitea horrelako hustiapen-mota > (eta noski Ekuador edo Peru-tik etorritako langileekin). > > > Hori historia, gaur nork agintzen du, nork erabakitzen du? Nork oztopatzen > du basoa kolore bakarrekoa izatetik koloreanitza izaterako urratsa ematea: > Baso Elkarteak. Bertan, lur-jabe andana biltzen dira. Lur jabe handi eta > txikiak (edozein tramite edo laguntza jasotzeko kidea izan behar duzu). > Ordezkaritza zuzendaritzan kudeatzen duzun lur-eremuaren arabera da. Beraz > lur-jabe handienek kontrolatzen dute (Kutxa, Foru Aldundia,...). Eta > gainera inguruan egurraren industriaren egitura konplexu bat dago > (Zerrategi, neurtzaileak, ingeniariak, Papelera ....). Multzo hau demaseko > Lobby-a da. Sekulako indarra dauka eta eragin zuzena du erabaki > politikoetan. Sektorea "ordezkatzen" omen du. Beraz, arduradun politikoek > beti men egiten diote. Aurreko legealdian saiakera egin eta lepoak moztu > ziren gai honekin ere. > > > Irtenbidea beste herrialde aurreratuagoei begiratu eta kopiatzea baino ez > da. Frantzia, Austria,Alemania,...baso anitza eta landa-eremu bizia (jendea > bertan eta bertatik, eta ugari bizitzea, lurraldeari lotuta). Gaurko > industria dimentsionatuz , zurezko eraikuntza bultzatu, biomasa (ikazkinak > gogoan?), Paisaia (turismoa),....Errentagarriagoak dira, motzera eta > luzera. > > Non da gakoa? Presio-talde horri, Baso Elkarteari, kontrapisu egingo dion > beste bat egituratzea. Bizkaian egiten ari dira saiakeratxoa, ea ba... > Eibarko Udalak badu zeresanik. Plan Jeneralian eta Arrateko Plan Berezian > aletxoa jartzeko aukera izan genuen. Latia emon biharko da. > > > > Enrike > > > Outlook-etik <http://aka.ms/weboutlook> bidalia > > > ------------------------------ > *Nork:* leire narbaiza arizmendi <[email protected]> > *Bidaltze-data:* osteguna, 2018(e)ko apirilaren 26a 12:11 > *Nori:* Eibartarrak zerrenda > *Gaia:* Re: [eibar] Arbola iñausketa salbajia > > Jakin barik erantzun egingo dot. Baiezkoan nago > > leire n > > > <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> > Virus-free. > www.avg.com > <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> > <#m_4167909304692671525_x_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2> > > Mikel Larreategi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:52): > > leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:19): > > Benetan, Enrike? Eukaliptua jarri bihar dabe? Baiña ze zentzu da horrek, > ba? Lur hórrek, seguruenera, agortuta egongo dira, eta holako arbola batek > erremetia emongo detse! > Zeiñek diseiñatzen dittu politika hónek? Diruak baiño ez dau balio? Itzela > da > > > > Lur-jabe bakoitzak erabakitzen dau zer nun landatu? > > > > Mikel > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
