Gaur egun esango dau baten batek.
Euskeraz eta tradiziñuan, baina, Eibarren ez.

Cantabria-Bilbo inguruko aldaera bat dala emoten dau, "mejillón"
berbian aldaera bat, antxiñakua (mocejon be bai Cantabrian, mojijon
Bilbon bertan, mozojón inguru guzti horretan gitxienez XVI.
gizaldittik).
RAEk ez dauka jasota; "Lexicon del bilbaino neto" liburuak bai (Arriaga, 1896).

Euskerazko hiztegixetan ez da agertzen, ez zaharretan, ez gaur
egunguetan, ez Eibarkuan...
Ez da euskeraz erabili izan dan berbia. Ez dago iñungo lekukotasunik
oin dala gitxira arte (ez Orotarikuan, ez XX. mendeko corpus
estatistikoan, ez Ahotsaken...).

Azken urtiotan Bizkai barrukaldera be dexente hedatu da, baina
zabaltze barrixa da eta, nere ustez, erderiakin lotutakua.
Izan be, kostaldeko herrixetan iñun ez da erabili izan "mojojoi" eta,
neurri batian, behintzat, euskerazko tradiziñoko berbak gorde dittue
gaur egun arte (hónek be latinetik eratorrittakuak diran arren):
* Bizkaiko kostaldian muxila, mutxiloi... (hori be latinetik,
muscellio-edo, seguru asko).
* Euskara estandarrian gipuzkerako "muskuilu" normaliztu da (hori be
latinetik, musculus-edo, seguru asko)

Tarteka-tarteka berpizten dan eztabaidia da "mojojoien" hau.
Twitterren, esate baterako ;)
https://twitter.com/AnnieSdelMono/status/306517785469657089

a.




Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak
(2018 uzt. 12, og. (22:29)):
>
> Eibarko pintxopotean, eztabaida: Eibarren mejilloiei “mojojoiak” deitzen omen 
> jakez. Sekula halakorik entzun barik. Inork argittuko?
>
> josu
>
> Enviado desde mi iPhone
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to